Proiektuak2021-08-13T13:06:53+02:00

PROIEKTUAK

Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoak Pirinioetako lurraldearen arazo eta oztopoei aurre egiten dieten mugaz gaindiko zenbait lankidetza-proiektu zuzentzen ditu: Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) eta B-Solutions EMS proiektua «Larrialdi medikoek mugak ezabatzen dituztenean». Proiektu horiek 2014-2020 aldirako Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG V A Programaren eta Europako Batzordearen B-Solutions ekimen pilotuaren esparruan programatu dira, hurrenez hurren.

CTPren egitekoetako bat da biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duten mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak sustatzea eta horietan parte hartzea.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB)

OPCC

Larrialdi medikoak – EMS – B-Solutions

B_-Solutions EMS

Gazteriaren Foru Transpirenaikoak

B_-Solutions EMS

BERRI

Aldez aurreko kontsulta mugaz gaindiko lankidetza programa honi buruz: Interreg VI‑A Espainia‑Frantzia‑Andorra (POCTEFA 2021-2027)

Interreg VI‑A Espainia‑Frantzia‑Andorra (POCTEFA 2021-2027) mugaz gaindiko Europako programa mugaldeko lurraldeen garapen jasangarria bultzatzeko sortu da, eta bere belaunaldiko seigarrena izango da lurralde horretan. Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) Partzuergoak eskatu du horren kudeaketa, Interreg VI‑A Espainia‑Frantzia‑Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren kudeaketarako agintaritza den aldetik. Interreg VI‑A Espainia‑Frantzia‑Andorra (POCTEFA 2021-2027) programa oraindik ...
Gehiago irakurri

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak proiektu-kudeatzaile bat behar du

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak hautatze-prozesu baten deialdia egin du, LIFE Laguntza Teknikoko proiektu baterako kudeatzaile-lanpostua betetzeko. Kudeatzaile-lanpostua aldi baterako izango da, eta Jakan du destinoa, Huescan. Honako hauek eskatzen dira, besteak beste: goi-mailako unibertsitate-ikasketak; prestakuntza espezifikoa klima-aldaketarekin zerikusia duten gaietan, eta gaztelania eta frantsesa jakitea, komunikazio-hizkuntza gisa. Lanpostuaren ezaugarri, eginkizun ...
Gehiago irakurri

Pyrénées-Pirineos, Lurralde Lankidetzako Europako Talde berri bat mendigunearen erdian

Lurralde Lankidetzako Europako Talde honek (LLET) Huescako probintzia eta Pirinio Atlantikoetako eta Pirinio Garaietako departamentuak lotzen ditu 2020ko urritik. Pyrénées-Pirineos taldeak mugaz gaindiko lankidetzan esperientzia handiko hiru erakunde biltzen ditu: Espacio Portalet LLETa, Bielsa-Aragnouet Tunelaren Partzuergoa eta HP-HP LLETa. Hasierako bi urteetan Michel Pélieuk zuzenduko du, Pirinio Garaietako departamentuko gaur ...
Gehiago irakurri

POCTEFAren Baterako Idazkaritza kudeatzaile baten bila dabil

Pirinioetako Lan Elkarteak hautapen-prozesu bat deitu du POCTEFA programaren Baterako Idazkaritzan proiektu-kudeatzaile lanpostu bat betetzeko. Kudeatzaile-lanpostua aldi baterako izango da, eta Jakan (Huesca) du destinoa. Lanpostuaren ezaugarriak, funtzioak eta ordainsariak hemen kontsulta daitezke. Deialdian parte hartu nahi dutenek hala adierazi beharko dute eskaeran (II. eranskina). Hemen eskura daiteke. Eskaerak PLEren ...
Gehiago irakurri

Pirinioetako Estrategia, aurrera

Pirinioetako Estrategia 2024ra arteko ekintza-plan bat da, eta eboluzionatu dezake eta errealitate berrietara egokitu daiteke, asmo horrekin sortu baitzen. Pirinioetako Lan Elkarteak gaur egun zein egoeratan dagoen azaldu nahi izan du, eta, dokumentu batean, plana onartu zenez geroztik egin diren ekintzak eta aktibo dauden lantaldeak laburbildu ditu. Gaur egun, bost ...
Gehiago irakurri

Martxan da B-Solutions proiektuetarako beste deialdi bat

Europako Mugako Eskualdeen Elkarteak (AEBR) b-solutions ekimenaren laugarren proposamen-deialdia abiarazi du, Europako Batzordearen Eskualdeen Zuzendaritzaren izenean. AEBRk muga inguruko lankidetza hobetzeko egiten du lan, proiektu eta ekimenei babesa emanda. Ekimen horien artean dago b-solutions, Europako Batzordeak 2017ko irailean abian jarritakoa. Haren helburua da muga inguruko lankidetza oztopatzen duten arazo juridiko ...
Gehiago irakurri

Go to Top