CTPren Pirinioetako Estrategia

pirinioetako-estrategiaren

Pirinioetako Estrategia

Pirinioetako Estrategia (PE) Pirinioetako Lan Elkartearen ekintza-plana da. Haren bidez, Pirinioetako lurraldea garatzeko lehentasunak eta bertako biztanleek bizitza hobetzeko ekintzak ezartzen dira, 2018tik 2024ra.

ctp estrategia pirenaica_primer_borrador

LEHEN ZIRRIBORROA

Akitania Berriaren presidentealdian (2015-2017)-

ctp estrategia pirenaica_aprobada

ONARTUA

Aragoiren presidentealdian (2017-2019)-

ctp estrategia pirenaica_desarrollo

GARAPENA

2018tik 2024ra. Aragoi, Katalunia, Euskadi eta Okzitaniaren presidentealdietan

1983an sortu zenetik, haren kideen arteko mugaz gaindiko lankidetza izan da CTPren oinarria. 2005ean CTP Partzuergo bihurtu zen, eta Espainia-Frantzia-Andorra Lurraldeko Lankidetza Programa Operatiboaren (POCTEFA) kudeaketa-agintaritza izendatu zuten.

CTPk Pirinioetako lurraldeen erronkei erantzun nahi zien, POCTEFAtik haratago. Horregatik sortu zen Pirinioetako Estrategia. Haren xedea da CTP Pirinioetako ekonomiaren, gizartearen eta lurraldearen kohesiorako erreferentea bilakatzea, bai eta Pirinioetako interesak Europar Batasuneko instituzioen aurrean defendatuko dituen eragile bilakatzea ere.

2018an abiarazi zuen CTPk Pirinioetako Estrategia.

CTPren asmoa da sortu zeneko helburuei erantzutea eta bere kideen ekonomiaren, gizartearen eta lurraldeen arteko kohesioa sustatzen jarraitzea, Europako Kohesio Politikaren ildoei jarraikiz.

Non gauzatzen da Pirinioetako Estrategia?

Pirinioetako Estrategiaren ekintzak goi-mendigunea baino zabalagoa den perimetro batean gauzatzen dira, Pirinioetako mendigunearen inguruko lurraldeak ere barne hartzen direlako. Jarduera-esparru horren xedea da ikuspegi zabal bat izateko nahia, mugaz gaindiko lankidetzaren garapenari eragiten dioten faktore gehiago kontuan hartzeko.

Zer lantzen du Pirinioetako Estrategiak?

Pirinioetako Estrategiaren jarduera-esparruan bizi diren 15 milioi lagunek hainbat erronka komuni egin behar diete aurre, hala nola:

  • Klima-aldaketa arintzea eta horren aurrean moldatzea eta arrisku naturalak prebenitzea.
  • Lurraldeko bizi-kalitatea eta erakargarritasuna epe luzera hobetzeko estrategia baten falta, gertutasuneko zerbitzuak bermatzeko, bai eta berrikuntza eta ikerketaren arloko maila desberdinei heltzea ere.
  • Mugikortasun-arazoak (garraioa, azpiegiturak) eta konektagarritasun digitalekoak, enpresa-ehunean eragina dutenak eta tokiko industrien gainbehera dakartenak.

Estrategiaren asmoa da errealitate geografiko, sozial eta ekonomiko horiek bateratuko dituen tresna izatea, lurraldeko erronkei ekiteko.

Helburuak:

Erronka horiei erantzuteko, Pirinioetako Estrategia sei ardatz tematikotan antolatzen da, eta helburu operatibo jakin batzuk ezartzen ditu:

  • Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) garatzea
  • Garapen eta Dinamizazioko Unitate bat (UD2) sortzea
  • Azpiegituren, garraioaren eta komunikazioen lantalde bat sortzea
  • CTP Pirinioetako interesen lobby gisa eratzea

Eskargatu hemen Pirinioetako Estrategia Eskargatu hemen Pirinioetako Estrategia

Informazio liburuxka hemen Pirinioetako Estrategia Informazio liburuxka hemen Pirinioetako Estrategia

Helburu horietako bakoitza Pirinioetako Estrategiaren lau ardatz tematikoetako batean kokatzen da:

Eje1 clima estrategia pirenaica
Eje2 iniciativas territorio Estrategia pirenaica
Eje3 movilidad Estrategia Pirenaica
Eje Transversal Estrategia Pirenaica

Irakurri jarraian Pirinioetako Estrategia:

gobern-andorra    region-nouvelle-aquitaine   gobierno-de-aragon    generalitat-de-catalunya  gobierno-vasco       gobierno-de-navarra