Larrialdi medikoak – EMS – B-Solutions2021-03-22T11:40:36+01:00

Larrialdi medikoak – EMS – B-Solutions

logo Bsolutions

Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) Partzuergoak B-Solutions proiektu jada amaitua zuzendu zuen: «Emergentzia medikoek mugak ezabatzen dituztenean» («When Emergency Medical Systems erase borders», jatorrizkoa ingelesez). Proiektuaren xedea da herritarrentzat errazagoa izatea larrialdietako osasun-zerbitzuetarako sarbidea izatea. Horretarako, oztopo administratiboak ezabatu dira, zerbitzu horiek efizientzia eta eraginkortasuna hobetzeko.

Aintzatespen akademiko egokirik gabe, larrialdi sanitarioetako profesionalek ezin zuten pazienterik artatu beren lurralde propiotik kanpo. «Larrialdi medikoek mugak ezabatzen dituztenean» proiektuaren ardatza da, hain zuzen, profesional horiek Espainia eta Frantziaren arteko mugaren bi aldeetan lan egin ahal izatea, larrialdi batean herritarren beharrak lehenets daitezen oztopo administratiboen gainetik.

2018ko abuztuan, Mugako Eskualdeen Europako Elkarteak, Europako Batzordearen Eskualde eta Hiri Politikako Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean, «Emergentzia medikoek mugak ezabatzen dituztenean» proiektu pilotuaren –2019ko urrira arte garatuko da– finantzaketa onartu zuen. B-Solutions ekimenaren bitartez, Europako Batzordeak 20.000 €-ko finantzazioa eman zuen proiektu honetarako.

Proiektuaren liderra den CTPz gain, honako hauek ere hartzen duten parte: AECT Hospital de Cerdanya, Agence Régionale de la Santé Occitanie, Agence Régionale de la Santé Nouvelle-Aquitaine, Emergentziak Osakidetza Euskadi, Servicio de Urgencias Extrahospitalarias de Navarra, Urgencias y Emergencias Sanitarias 061 Aragón eta Association Médicale Transpyrénéenne.

Zein arlotan lan egin zuen proiektuak?

areas-de-trabajo-emergencias-medicas

Helburua

Proiektuaren helburu nagusia zen Frantziako estatuaren, Espainiako autonomia-erkidegoen eta Andorrako Printzerriaren arteko lankidetza-akordioak egitea eta hitzarmen bat sinatzea, batetik, egungo administrazio-trabak saihesteko eta, bestetik, mugaz haraindiko larrialdiko esku-hartze sanitarioa ahalbidetzeko.

Larrialdi medikoen proiektuaren kontaktua: contact@ctp.org

B-Solutions ekimenari buruzko informazio gehiago B-Solutions ekimenari buruzko informazio gehiago

Deskargatu «Enhancing Healthcare cooperation» eskuorria (EN) Deskargatu «Enhancing Healthcare cooperation» eskuorria (EN)

Lotutako berriak

PLEk babesa eskaini die Pirinioetako B-Solutions hautagaitzei

Mugako Eskualdeen Europako Elkarteak mugako oztopoak konpontzeko B-Solutions proiektuen deialdi berri bat aurkeztu du. Deialdi honen helburua da mugen arteko lankidetza zailtzen duten lege- edo administrazio-arloko 120 oztopo identifikatzea eta konpontzen laguntzea. PLEk laguntza eskaini nahi die hautagaitza aurkeztea pentsatzen ari diren Pirinioetako erakundeei. PLEren Garapen eta Dinamizazio Unitatea deialdi ...
Gehiago irakurri

Mugako Eskualdeen Europako Elkarteak B-Solutions deialdi berria abiatu du

  Mugako Eskualdeen Europako Elkarteak (AEBR, ingelesezko siglak) B-Solutions proiektuen deialdi berri bat abiarazi du, B-solutions 2.0. Solving Cross-border obstacles. Ekimen honen helburua da mugen arteko lankidetza zailtzen duten lege- edo administrazio-oztopoen 120 kasu identifikatzea. Zehazkiago, deialdiak muga baten bi aldeetan koherentzia legegilerik ez dagoenean sortzen diren oztopoei aurre egin ...
Gehiago irakurri

B-Solutions proiektuen deialdi berria

B-solutions 2.0: mugaz gaindiko oztopoak konpontzea EBko mugetan mugaz gaindiko lankidetza zailtzen duten oztopo juridiko eta administratiboei aurre egiteko ekimena da. Europako Batzordeko Eskualde eta Hiri Politikako Zuzendaritza Nagusiak (DG REGIO) eta Europako Mugako Eskualdeen Elkarteak (AEBR) sustatzen dute, eta 2017 eta 2021 artean ezarritako b-solutions ekintza zabaltzen du. Mugako ...
Gehiago irakurri

Frantziak eta Espainiak osasun-arloko profesionalen jardunari buruzko lankidetza franko-espainiarrari buruzko adierazpen komuna sinatu dute

2021eko abenduaren 7an, Frantziako Errepublikako Elkartasun eta Osasun Ministerioak eta Espainiako Erresumako Osasun Ministerioak adierazpen komuna sinatu zuten Bruselan, osasun-arloko profesionalen jardunari buruzko lankidetza franko-espainiarrari buruzkoa.   Olivier Véran eta Carolina Darias Osasun ministroak   Adierazpen horren bidez, bi estatuek adierazi nahi izan dute garrantzitsua dela osasun-arloko profesionalen zerbitzuen prestazio ...
Gehiago irakurri

Martxan da B-Solutions proiektuetarako beste deialdi bat

Europako Mugako Eskualdeen Elkarteak (AEBR) b-solutions ekimenaren laugarren proposamen-deialdia abiarazi du, Europako Batzordearen Eskualdeen Zuzendaritzaren izenean. AEBRk muga inguruko lankidetza hobetzeko egiten du lan, proiektu eta ekimenei babesa emanda. Ekimen horien artean dago b-solutions, Europako Batzordeak 2017ko irailean abian jarritakoa. Haren helburua da muga inguruko lankidetza oztopatzen duten arazo juridiko ...
Gehiago irakurri

Go to Top