Proiektuak2021-08-13T13:06:53+02:00

PROIEKTUAK

Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoak Pirinioetako lurraldearen arazo eta oztopoei aurre egiten dieten mugaz gaindiko zenbait lankidetza-proiektu zuzentzen ditu: Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) eta B-Solutions EMS proiektua «Larrialdi medikoek mugak ezabatzen dituztenean». Proiektu horiek 2014-2020 aldirako Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG V A Programaren eta Europako Batzordearen B-Solutions ekimen pilotuaren esparruan programatu dira, hurrenez hurren.

CTPren egitekoetako bat da biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duten mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak sustatzea eta horietan parte hartzea.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB)

OPCC

Larrialdi medikoak – EMS – B-Solutions

B_-Solutions EMS

Gazteriaren Foru Transpirenaikoak

B_-Solutions EMS

BERRI

2017ko balantzea eta 2018rako helburuak: Beste urte bat mugak gainditzen

Mugaz gaindiko lankidetzarako beste urte bat hasi da Pirinioetan: lehendakaritza berria, POCTEFAko 62 proiektu berriei buruzko behin betiko ebazpena eta martxan jartzea, eta Pirinio ingurunearen garapena sustatzeko mota guztietako mintegiak, jardunaldiak eta ekitaldiak.

Nouvelle-Aquitainek CTPren XXXV. Osoko Kontseilua jaso du

Pirinioetako Lan Elkarteko (CTP) Partzuergoa osatzen duten lurraldeetako ordezkariak azaroaren 9an elkartu ziren Biarritzen, CTPren XXXV. Osoko Kontseiluan. Ekitaldian Presidenteen Adierazpen Komuna sinatu zuten; dokumentu horren bitartez, lankidetzan aritzeko konpromisoa adierazi zuten, Pirinioetako lurraldearen zailtasunak gainditzeko eta arriskuak murrizteko, natura eta kultur aberastasuna kontserbatzeko eta mugaz gaindiko gunean potentzial ekonomikoa ...
Gehiago irakurri

Osoko Kontseilua: 2017ko azaroaren 9an, ostegunean, Biarritzen

Osoko Kontseiluan, azken bi urteetan landu diren Pirinioetarako estrategiaren ildo nagusiak eta 2018an martxan jarriko direnak aurkeztuko dira. Aldaketa Klimatikoaren Pirinioetako Behatokiaren (OPCC) ekintzen garapen egoerari buruzko azterketa ere aurkeztuko da. Horren barruan, azaroaren 7an eta 8an Biarritzen antolatuta dagoen mendi guneetako klimaren aldaketari buruzko Nazioarteko 2. Solasaldiaren (PYRADAPT 2017) ...
Gehiago irakurri

Go to Top