Proiektuak2021-08-13T13:06:53+02:00

PROIEKTUAK

Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoak Pirinioetako lurraldearen arazo eta oztopoei aurre egiten dieten mugaz gaindiko zenbait lankidetza-proiektu zuzentzen ditu: Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) eta B-Solutions EMS proiektua «Larrialdi medikoek mugak ezabatzen dituztenean». Proiektu horiek 2014-2020 aldirako Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG V A Programaren eta Europako Batzordearen B-Solutions ekimen pilotuaren esparruan programatu dira, hurrenez hurren.

CTPren egitekoetako bat da biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duten mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak sustatzea eta horietan parte hartzea.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB)

OPCC

Larrialdi medikoak – EMS – B-Solutions

B_-Solutions EMS

Gazteriaren Foru Transpirenaikoak

B_-Solutions EMS

BERRI

PLEren eta POCTEFAren eta Pauko Unibertsitateko ikasleen arteko topaketa

Martxoaren 23an (asteartea), POCTEFA programako eta Pirinioetako Lan Elkarteko zenbait kide Pauko Unibertsitateko Geografiako ikasleekin bildu ziren. Helburua zen hobeto ezagutaraztea Europaren kohesiorako eta mugaz gaindiko lurralde baten aukera profesionaletarako funtsezkoa den erakunde bat. Ikasleek programaren misioen berri izan zuten, bai eta bere kudeaketa-agintarien, jardueren eta antolamenduen berri ere. PLEren ...
Gehiago irakurri

Pirinioetako Lan Elkarteak ekonomia zirkularrari buruzko lantalde bat jarri du martxan

Pirinioetako Lan Elkartearen Batzorde Betearazleak ekonomia zirkularrari buruzko lantalde bat martxan jartzea onetsi du. PLEren zazpi lurraldeak ordezkatuko dituzten adituek osatuko dute lantaldea, eta PLEk bere Pirinioetako Estrategian (2018-2024) ezartzen dituen helburuen artean sartzen da. Europako Parlamentuaren arabera, baliabideak orain arte bezala ustiatzen jarraitzen badugu, 2050. urtean Lurra bezalako hiru ...
Gehiago irakurri

PLE, mugaz gaindiko oztopoak gainditzeko erkidegoko mekanismo baten alde

PLEren adierazpena, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak mugaz gaindiko testuinguru batean oztopo juridikoak eta administratiboak gainditzeko mekanismo bati buruz egindako erregelamendu-proposamenari buruzkoa. 2021eko martxoaren 15ean, Frantziaren eta Espainiaren arteko 26. goi-bilera egin zen Montaubanen. Horren harira, bada, PLEk adierazpen bat bidali die Espainiako Gobernuaren Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministro ...
Gehiago irakurri

OPCCren webgunea, Estrasburgoko datu-zentroko suteak aldi baterako kaltetua

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren webgunea ez dago erabilgarri, joan den martxoaren 11n Estrasburgon izandako sutearen ondorioz. Istripuak milioika webguneri eragin die eta enpresa zerbitzua berrezartzeko lanean ari da. Martxoaren 19an, ostirala, bigarren sute bat izan zen Datuen Zentroan, eta, ondorioz, zerbitzua zaharberritzeko lanak moteldu egin dira. Zerbitzua berrezartzea lortu duen ...
Gehiago irakurri

Emakumearen Nazioarteko Eguna: Nola daude ordezkatuta generoak PLEn?

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Pirinioetako Lan Elkarteak infografia bat egin du, bere jarduerarekin lotutako zenbait taldetan generoak nola dauden ordezkatuta azaltzeko. Nazio Batuek 2021eko nazioarteko egun horretarako hautatutako gaia «Emakumezko liderrak: lor dezagun berdintasunezko etorkizun bat COVID-19aren munduan» da. Mundu osoko emakumeek eta neskek berdintasunezkoagoa den etorkizun bat eta ...
Gehiago irakurri

Europako mugaz gaindiko lankidetzaren etorkizuna kontsultagai

Europako Eskualdeen Batzordeak, mugaldeko herritarren Europako Aliantzako kideekin elkarlanean (horren kide da CTP 2019az geroztik), kontsulta publiko bat egin du mugaz gaindiko lankidetzaren etorkizunari buruz. Kontsulta horren emaitzatan oinarrituko da 2050era arteko Mugaz Gaindiko Lankidetzaren Etorkizunaren buruzko Ebazpena, eta berau izango da Europako Batzordeak eta Parlamentuak 2019aren amaieran aurkeztutako Europaren ...
Gehiago irakurri

Go to Top