GARDENTASUNA

INFORMAZIO EKONOMIKOA, AURREKONTUARI BURUZKOA ETA ESTATISTIKOA

INFORMAZIO EKONOMIKOA, AURREKONTUARI BURUZKOA ETA ESTATISTIKOA

1987ko apirilaren 29tik CTPren egoitza ofiziala «Erlojuaren Dorrea» da, Jaka erdialdeko Marqués de la Cadena plazako eraikin gotikoa, Aragoin. Jakako Udalarena da, baina erabilera CTPri laga zaio, eta erakundeak bertan du egoitza instituzional eta historikoa.

1987 Erlojuaren Dorrearen inaugurazioa – CTPren egoitza

Jakako Erlojuaren Dorrea

Finantzaketari buruzko informazioa:

Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoaren finantzaketa-iturri nagusia Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsa da (EGEF), Espainia-Frantzia-Andorrako mugaz gaindiko lankidetza-programaren bidez (POCTEFA). Finantzaketa hori osatzeko, partzuergoko kide diren administrazioen kotizazioak ditu, bai eta jasotzen dituen beste dirulaguntza batzuk ere.

Finantzaketaren ehunekoa desberdina da iturrien artean, jarduera motaren arabera:

  1. CTPren jarduerak: Partzuergoaren berezko jarduerak dira, oro har zazpi kideen kotizazioen bidez eta CTPk sustatutako proiektuentzako dirulaguntzen bidez finantzatutakoak, adibidez:
  1. POCTEFAren jarduerak: CTP, bere berezko jarduerez arduratzeaz gain, POCTEFAren kudeaketa-agintaritza ere bada 2007tik. Horrek dakartzan egitekoak finantzatzeko, EGEFen ordainketa bat jasotzen du, gastuen % 95ekoa gutxi gorabehera. Gainerakoa zazpi lurraldeen kotizazioen bidez lortzen du.
  2. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC): CTPk 2010ean abiarazi zuen OPCC, Pirinioetako klima-aldaketaren alorreko mugaz gaindiko lankidetzaren proiektu adierazgarriena. Ez du forma juridiko propiorik eta Partzuergoaren ekimena izaten jarraitzen du. OPCC, 2019an, Europako deialdietako hainbat proiektutako liderra edo parte-hartzailea da, finantzaketa-ehuneko desberdinekin:
  • OPCC2 (% 65 POCTEFA 2014-2020ren lehen deialdian eta Trantsizio Ekologikoaren Ministerioari atxikitako Biodiversidad Fundazioaren laguntza bat).
  • PHUSICOS (% 100 HORIZON 2020).
  • MONTCLIMA (% 75 SUDOE).
  • MIDMACC (% 55 LIFE +).
  • ADAPYR (POCTEFA 2014-2020).
  • Pirinioetako Klima Aldaketaren Laguntza Teknikoa: LIFE % 60.

CTP osatzen duten zazpi lurraldeen kotizazioen bidez lortzen da finantzaketaren gainerakoa.

  • Aurrekontu-orekaren helburuak lortzeari buruzko informazioa.