OSASUNAREN LANTALDEA

Congreso Egalurg – Anna

Pirinioetako Lan Elkarteko osasunaren lantaldea gaian adituak diren pertsonek osatzen dute; PLEko zazpi lurraldeetatik datoz eta bertako gobernuek izendatu dituzte.

2019an sortu zen, Pirinioetako Estrategiaren (2028-2024) ondorioz, eta Pirinioetako zazpi lurraldeen osasun-beharretarako komunak diren puntuak aurkitzea du helburu. 2018an, orain taldean dauden pertsonek B-Solutions proiektua («Emergentzia medikoek mugak ezabatzen dituztenean») bultzatu zuten.

SARS-CoV-2 koronabirusak eragindako pandemian, talde honek mugaz gaindiko topagune gisa balio izan du.