Proiektuak2021-08-13T13:06:53+02:00

PROIEKTUAK

Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoak Pirinioetako lurraldearen arazo eta oztopoei aurre egiten dieten mugaz gaindiko zenbait lankidetza-proiektu zuzentzen ditu: Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) eta B-Solutions EMS proiektua «Larrialdi medikoek mugak ezabatzen dituztenean». Proiektu horiek 2014-2020 aldirako Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG V A Programaren eta Europako Batzordearen B-Solutions ekimen pilotuaren esparruan programatu dira, hurrenez hurren.

CTPren egitekoetako bat da biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duten mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak sustatzea eta horietan parte hartzea.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB)

OPCC

Larrialdi medikoak – EMS – B-Solutions

B_-Solutions EMS

Gazteriaren Foru Transpirenaikoak

B_-Solutions EMS

BERRI

Gazteek mugaz gaindiko lurraldeei egiten dieten ekarpenari buruzko tailer ofizial bat antolatu du PLEk Eskualdeen eta Hirien Europako Astean

Pirinioetako Lan Elkarteak tailer bat antolatu du, EUSALP estrategiarekin eta Europako Batzordearekin elkarlanean, Eskualdeen eta Hirien Europako Astean (EU Regions Week), eta gazteek mugaz gaindiko lurraldeetan duten egitekoan oinarrituko da. Bigarren urtez jarraian, EU Regions Week online izango da. Tailer honetan Alpeetako eta beste lurralde menditsu batzuetako gazteek parte hartuko ...
Gehiago irakurri

Abian da Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategian parte hartzeko prozesua

KAPB ADAPYR eta LIFE TA-CC Pirinioak ekimenen –Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) zuzenduriko bi proiektuen– esparruan, parte hartzeko prozesu bat jarri dute martxan, Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia (KAPE) osatu eta baliozkotzeko balioko duena. KAPB 2020az geroztik hona ari da dokumentu hori lantzen, eta Pirinioetako mendigune osoko klima-aldaketaren politikak harmonizatzeko ...
Gehiago irakurri

Lan-eskaintza: Pirinioetako Lan Elkartea profil finantzario eta juridikoko teknikari baten bila dabil

Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoak hautaketa-prozesu berri bat ireki du; hain zuzen ere, finantzetako eta jurisprudentziako teknikari baten bila dabil. Lanpostuko zereginak hauek izango dira: PLEren Partzuergoaren ekonomia-, finantza-, aurrekontu- eta kontabilitate‑kudeaketak egitea; laguntza juridikoa ematea, kontratazio publikoaren arloan; eta PLEren sistema informatikoen segurtasunaren ardura izatea, kanpo-laguntzarekin. Lanpostu finko bat da, ...
Gehiago irakurri

Mediterraneoko ardatzaren atari kartografikoa eskuragarri dago

Mediterraneoko ardatzaren atari kartografikoa kontsultatzeko eskuragarri dago. Atariak uneko trenbide-azpiegiturei eta abian diren obra eta proiektuei buruzko oso informazio xehatua eta eguneratua, hiri, terminal eta geltokiei buruzko datu ugari eta adierazle sozioekonomikoak eta ingurumenekoak ditu. Ataria Mediterraneoko Ardatzerako Gobernuaren Komisarioaren Bulegoak sortu du, eta erakunde askoren elkarlan estuaren emaitza da. ...
Gehiago irakurri

Gehituz doaz Pirinioetako Lurzoruen Aliantzako elkarteak

Jada hamahiru erakunde bildu dira Pirinioetako Lurzoruen Aliantzara (PLA). Aliantza sortu da Pirinioetako lurraldeetako politikak eta jarduketak harmonizatzeko, Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen (FAO) bidean. Hala, Pirinioetako Lurren Aliantzak lurzoruaren kontserbazioa eta kalitatea sustatuko du. Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) 2020ko abenduan sortu zuen aliantza hau, eta, harrezkeroztik, hamahiru erakunde ...
Gehiago irakurri

Pirinioetako 550 gaztek baino gehiagok Pirinioez Gaindiko Gazte Foroaren galdeketa publikoari erantzun diote

  Pirinioetako Lan Elkarteak, Akitania Berria eta Okzitania eskualdeekin, Andorrako printzerriarekin eta Euskadiko, Nafarroako, Aragoiko eta Kataluniako autonomia-erkidegoekin elkarlanean, galdetegi bat zabaldu zien joan den urtarrilean Pirinioetako gazte guztiei. Galdetegiaren helburua zen Pirinioetako biztanle gazteei buruzko informazioa jasotzea, batik bat zer gai dauden bere kezka nagusien artean eta zer gaitan ...
Gehiago irakurri

Go to Top