Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB)

OPCC

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB) klima-aldaketaren arloko mugaz gaindiko lurralde-lankidetzako egitasmo bat, Piriniotako Lan Elkartearena. 2010ean jarri zen martxan, Midi-Pyrénées eskualdearen presidentetzarekin.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak Klima Aldaketaren Pirinioetako lehen Estrategia sortzea koordinatzen du. Pirinio guztietarako mugaz gaindiko estrategia da, eta klima-aldaketaren ondorioetarako Pirinioetako lurraldeen erresilientzia hobetzea izango du helburu, mendiko lurralde gisa dituen ezaugarriak eta mugaz gaindiko lankidetza kontuan hartuta.

Hainbat lan-tailer eta kontsulta publiko ekarri dituen partaidetza-prozesuaren ondoren, gaian interesa duten pertsona guztiek iradokizunak, proposamenak eta iruzkinak egin ahal izateko, PGKEaren dokumentua OPCCren webgunean dago eskuragarri.

Haren xedea da klima-aldaketaren gaineko segimendua egitea Pirinioetan, eta fenomenoa ulertzea, lurraldea ondorioetara egokitzeko. Erreferentziako plataforma izan nahi du mendiko ekosistemetan klima-aldaketara egokitzeari buruzko ezagutzan.

Hauek dira CTPko kideak (ondorioz, baita KAPBkoak ere): Andorra Printzerria, eta Akitania Berria, Aragoi, Katalunia, Euskadi, Nafarroa eta Okzitania eskualdeetako gobernuak.

Informazio gehiago

Beste proiektu batzuk

opcc

KAPB2

Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) zuzentzen du KAPB2 proiektua, klima-aldaketaren efektuak mugatzea eta Pirinioaldea haren ondorioetara egokitzea helburu duena. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) koordinatzen…

Leer más

Logo MIDMACC

Midmacc

LIFE MIDMACC proiektuaren helburu nagusia honako hau da: klima-aldaketarako egokitzapena sustatzea, erdi-mailako mendiko landaguneetan paisaia kudeatzeko hainbat aukera ezarriz, eta, aldi berean, garapen sozioekonomiko jasangarria sustatzea…

Leer más

MontClima - Sudoe

Montclima

MONTCLIMA proiektuaren helburua hau da: klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloan tresna onenak edukitzea eta jardunbide egokienak erreplikatzea SUDOEko lurraldean (Europako hego-mendebaldeko Interreg V-B Lankidetzarako Programa)…

Leer más

phusicos

Phusicos

PHUSICOS: «According to Nature»; proiektu mota horrek honakoa frogatu asmo du: muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko arriskuak murrizteko, naturan oinarritutako eta inspiratutako konponbideak, batik bat eremu urrakorretan, esaterako…

Leer más

ALBISTEAK

Jarraitu zuzenean PLEko Osoko Kontseilua azaroaren 27an

21 azaroa 2023|

Pirinioetako Lan Elkartearen 41. Osoko Kontseiluak online jarrai dezake azaroaren 27ko 15: 15etik aurrera. Kontseilu hori online emitituko da Busturiatik (Bizkaia). Jatorrizko hizkuntza: https://youtube.com/live/y32unEsT0X8?feature=share Gaztelania: https://youtube.com/live/g5F1__RRCf8?feature=share Euskara: https://youtube.com/live/vJclv8WgyOg?feature=share Katalan: ...
Gehiago irakurri

gobern-andorra    region-nouvelle-aquitaine   gobierno-de-aragon    generalitat-de-catalunya  gobierno-vasco       gobierno-de-navarra