PIRINIOETAKO LAN ELKARTEA
LURRALDEAK
Honako hauek osatzen dute CTP:
Akitania Berria eta Okzitaniako eskualdeak (Frantzia);
Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta Euskadiko autonomia-erkidegoak (Espainia)
Andorrako Printzerria.
CTPren lurraldearen ezaugarri nagusia muga menditsu bat da, Atlantikotik Mediterraneoraino hedatzen baitira Pirinioak.
Populazioa guztira: 23.492.434 biztanle
Azalera: 254.776 km2
Mugaren luzera: 656 km
Kostaldearen luzera: 2.062 km
Lurraldean hitz egiten diren hizkuntzak: espainiera, frantsesa, katalana, euskara, okzitaniera, aragoiera eta poitevin-santongera.
Egitekoa eta antolaketa
Egitekoa
CTPren helburua Pirinioen garapena sustatzea da, erronkak kontuan izanda eta indarguneak baliatuta. CTPk hiru hamarkada baino gehiago daramatza Pirinioetako lurraldeen eta eragileen arteko trukeak sustatzen, arazo komunei konponbide partekatuak bilatzen eta mugaz gaindiko ekintzak abiarazten.
Helburuak:
- Pirinioetako lurraldeen eta eragileen arteko trukeak sustatzea,
- Mendiguneari eragiten dioten arazoak elkarrekin lantzea,
- Identifikatutako erronkentzako konponbide komunak bilatzea,
- Nazioaz haraindiko irismena duten partekatutako eta egiturazko ekintzak abiaraztea.
CTPk bi tresnarekin egiten du lan, batik bat:
- Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG V A Programa (POCTEFA 2014-2020) (www.poctefa.eu). Programa horren kudeaketa-agintaritza da CTP, baita aurrekoarena ere (POCTEFA 2007-2013) eta, gainera, hurrengoarena ere izateko asmoa du (POCTEFA 2021-2027)..
- Pirinioetako estrategia. CTP 2016an hasi zen Pirinioetako Estrategia lantzen, eta 2018ko azaroan sinatu zen dokumentua. Lurraldearen 2024ra bitarteko ekintza-plana da. Estrategia horren parte dira CTPren proiektu adierazgarrienetako batzuk, hala nola OPCC eta larrialdi medikoak «Larrialdi medikoek mugak ezabatzen dituztenean»
Ekintzak
Egoera geografiko eta politiko berezian dihardu CTPk: Pirinioetako mendigunearen inguruan osatutako lurralde bat, bi itsasoren artean kokatua (Atlantikoa eta Mediterraneoa) eta hiru estaturen artean banatua. Hori dela eta, CTPk legedi desberdinak errespetatu behar ditu eta erakunde ugarirekin egin behar du lan (Estatuak, Frantziako tokiko erakundeak eta Espainiako autonomia-erkidegoak).
Testuinguru horretan, CTPren xedea da trukerako eta ideietarako gune bat izatea, bai eta honako helburu hauek dituzten proposamenak sortzea ere:
- biztanleen bizi-kalitatea hobetzea garraio-eskaintza hobetuz,
- mugaz gaindiko integrazioa indartzea,
- alor ekonomikoan sinergiak sortzea, enpresentzat zein ikasten ari diren gazteentzat,
- trukerako eremu bat sortzea Europa hegoaldean,
- berrikuntza, ikerketa eta unibertsitateen arteko lankidetza sustatzea,
- lurraldeen ezagutza sustatzea, batik bat ondare kultural eta naturalari dagokionez eta turismo jasangarria garatzea.
CTPren ANTOLAKETA
Presidentetza
Pirinioetako Lan Elkartearen presidentetza txandakako kargu bat da, eta bi urterik behin aldatzen da..
Presidentetzaren helburua da, CTP osatzen duten lurraldeen arteko lankidetzan, Pirinioetako inguruaren eta Pirinioetako Lan Elkartearen parte diren lurraldeetako kostaldeen garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzeko xedea duten egiturazko proiektuak sustatzea. Presidentea CTPren ordezkaria da, eta berak deitzen eta zuzentzen du urtean behin egiten den Osoko Bilkura.
1983tik, CTP lanean aritu da haren lurraldeko biztanleen bizitza hobetzeko, sustatutako proiektuen bidez.
Txandaketarako hurrenkera:
- Akitania Berria
- Aragoi
- Katalunia
- Euskadi
- Okzitania
- Nafarroa
- Andorra
CTPREN PRESIDENTEAK
IDAZKARITZA NAGUSIA
Presidentetzaren mendeko organo honen lana da Batzorde Exekutiboaren bilerak antolatzea eta CTPk bultzatutako ekintzen eta finantza-egoeraren jarraipena egitea. Presidenteak izendatutako Idazkari Nagusi batek osatzen du, CTPren gainerako kideek onetsi behar dutena.
BATZORDE EXEKUTIBOA
CTPren erabakitze-organoa da, eta lurralde bakoitzeko ordezkari batek eta haren ordezkoak osatzen dute.
Presidentetzaren ekintza-programa koordinatzeaz eta ezartzeaz arduratzen da.
EGUNGO PRESIDENTETZA
2019tik 2021ra bitartean Katalunia esku dago CTPren presidentetza.
CTPren presidentea: Molt honorable Senyor Quim Torra i Pla, President de la Generalitat de Catalunya.
Idazkari Nagusia: Rosa Amorós i Capdevila
Helbidea: Palau de la Generalitat de Catalunya, Plaça de Sant Jaume, 4 Barcelona
Posta-kodea: 08002
Hiria: Barcelona
Telefonoa: +34 934 02 46 00
Helbide elektronikoa: secretaria.general@ctp.org
Presidentetza web orria: http://exteriors.gencat.cat/es/ambits-dactuacio/afers_exteriors/xarxes-cooperacio-territorial/comunitat-treball-pirineus/index.html
Presidentearen agurra:
«Muga-efektua deuseztatzea da Europako integrazio-politiketako bat, zeinak herritarren bizimodua errazagoa egiten laguntzen duen».

Mundu aldakor eta azkar batean, non, Zygmunt Baumanen hitzak erabiliz, ziurtasun falta eta likidotasuna diren nagusi giza jardueretan, pertsonen arteko eta erakundeen arteko lankidetza, premiazkoa izateaz gain, saihetsezina ere bada.
Zenbait arazok ez dute mugarik; adibidez, klima-aldaketak. Eta zenbait mugak arazoak sortzen dituzte; adibidez, arreta sanitarioan. Horregatik, muga-efektua deuseztatzea da Europako integrazio-politiketako bat, zeinak herritarren bizimodua errazagoa egiten laguntzen duen.
Mugaz haraindiko lankidetza da kanpoko jarduerako eta Europar Batasunarekiko harremanetarako Kataluniako legearen lehentasunetako bat, baita Kataluniako Gobernuaren kanpoko jarduera planifikatzeko bitartekoetako bat ere.
Kataluniako Generalitatea, berrezarri zenean, 1977an, azkar asko konprometitu zen mugaz haraindiko lankidetzarekin. Orduan buruzagitzan zeudenek gogotsu erantzun zioten Europako Kontseiluaren deiari, zeinak Pirinioetako Lan Elkartea ekarri zuen 1983an.
Duela 36 urtetik, bi urtez behin, txandakatu egiten da presidentetza. Orain hirugarren aldiz egokitu zaio Kataluniako Generalitateari, eta normaltasun eta erantzukizun instituzionalarekin hartu du ardura hori, baita bilakaeran dagoen testuinguru instituzional eta politiko batean ere, orain arte PLEko kide guztiek etengabe hartu duten bezala.
PLEren lanaren balantzea guztiz positiboa dela esan daiteke. Kataluniako Generalitateak bere gain hartu du PLEk aurretik dituen anbizio eta proiektuekiko konpromisoa, eta 2019-2021eko presidentetza-aldian irmotasun, adostasun eta gardentasunez bultzatuko ditu.
Bide horretan, PLEa Europar Batasunaren erakundeen aurrean indartzeko borondatea dauka Kataluniaren presidentetzak eta, batez ere, tresna honen erabilera optimizatzeko bertako kide diren lurraldeetako herritarren zerbitzura.
Quim Torra i Pla
Kataluniako Generalitateko presidentea
Pirinioetako Lan Komunitateko presidentea
POCTEFAren kudeaketa-agintaritza
2007tik Espainia-Frantzia-Andorra IV A Programaren (POCTEFA 2007-2013) kudeaketa-agintaritza da CTF. Halaber, Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG V A Programaren (POCTEFA 2014-2020) kudeaketa-agintaritza da CTF.
POCTEFA 2014-2020 programaren xedea da lankidetza-proiektuak sustatzea eta finantzatzen laguntzea, Frantzia, Espainia eta Andorrako eragile sozioekonomikoek mugaz gaindiko eremuan egindakoak. Programak Europar Batasunaren 189 milioi euroko zuzkidura bat du (178 milioi laguntza teknikorik gabe), EGEFen bidez gauzatzen dena eta bost ardatzetan egituratua. Informazio gehiago POCTEFA programaren webgunean.
POCTEFA 2007-2013 programan 152 proiektu jarri ziren abian, eskuragarri zegoen EGEFari esker: 168 milioi euro esleitu zitzaizkion lankidetzarako Europako tresna horri. Programa horretan, EGEF funtsen % 99ko exekuzio-maila erdietsi da. Horrek esan nahi du Europako funtsen kudeaketa eraginkorra eta eredugarria izan dela.
Aldez aurreko kontsulta mugaz gaindiko lankidetza programa honi buruz: Interreg VI‑A Espainia‑Frantzia‑Andorra (POCTEFA 2021-2027)
Interreg VI‑A Espainia‑Frantzia‑Andorra (POCTEFA 2021-2027) mugaz gaindiko Europako programa mugaldeko lurraldeen garapen jasangarria bultzatzeko sortu da, eta bere belaunaldiko seigarrena izango da lurralde horretan.
Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) Partzuergoak eskatu du horren kudeaketa, Interreg VI‑A Espainia‑Frantzia‑Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren kudeaketarako agintaritza den aldetik.
Interreg VI‑A Espainia‑Frantzia‑Andorra (POCTEFA 2021-2027) programa oraindik lantzen ari da, 2021ean, amaitutakoan, aurkeztu eta Europako Batzordeak oniritzia eman diezaion, Europako Kontseiluak eta Parlamentuak onartzen dutenean Europar Batasunaren 2021-2027ko kohesio-politikaren finantza- eta arau‑esparrua.
Programaren behin-behineko bertsioaren laburpena esteka honetatik deskargatu daiteke: gaztelaniaz eta frantsesez.
Kontsulta publikoa egun honetara arte egongo da zabalik: 2021/03/04. Zure iruzkinak posta elektroniko bidez aurkez ditzakezu: contact@ctp.org
Halaber, 2021eko bigarren seihilekoan ere dokumentu kontsolidatuari buruzko kontsulta publiko bat argitaratuko da.
Osoko bilkura
Urtero egiten den Osoko Bilkuran CTPren lurraldeetako presidenteak elkartzen dira. Osoko Bilkuran CTPren Partzuergoaren ildo estrategiko eta politikoak adosten dira, Batzorde Exekutiboak egindako proposamenetan oinarrituta. Ildo horiek urtero biltzen dira Osoko Bilkuran sinatzen den dokumentu batean («Presidenteen adierazpen komuna»).
2019ko azaroan, PLEren XXXVII. Osoko Bilkura egin zen. Bertan, Aragoiko Gobernuko presidenteak Partzuergoaren presidentetzaren lekukoa Kataluniako Generalitatea eman zion. Hemen kontsulta dezakezu presidenteen adierazpen komuna, 2019ko azaroan sinatua.
OHIKO GALDERAK
Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) partzuergoa eskualdeen arteko mugaz gaindiko lankidetzarako organismo bat da, Europako Kontseiluak 1983an sortutakoa.
CTPren helburua Pirinioen garapena sustatzea da, erronkak kontuan izanda eta indarguneak baliatuta. CTPk hiru hamarkada baino gehiago daramatza Pirinioetako lurraldeen eta eragileen arteko trukeak sustatzen, arazo komunei konponbide partekatuak bilatzen eta mugaz gaindiko ekintzak abiarazten.
Honako hauek osatzen dute:
- Frantziako bi eskualde: Akitania Berria eta Okzitania/Pirinioak-Mediterraneoa.
- Espainiako lau autonomia-erkidego: Aragoi, Katalunia, Euskadi eta Nafarroa.
- Andorrako Printzerria.
CTPk Pirinio inguruan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko egiten du lan. Hainbat mailatako mugaz gaindiko lankidetzari esker, CTPk lurraldearen arazo premiatsuenetako batzuei erantzuten die, konponbide komunak bilatuz eta ekintzak martxan jarriz.
CTPk sustatutako proiektuei buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu hemen, eta CTPk kudeatutako POCTEFA programari buruzkoa, hemen.
Gurekin harremanetan jar zaitezke contact@ctp.org emailera idatzita, +34 974 36 31 00 telefonora deituta, edota, posta arruntez, helbide honetara idatzita: Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8 (Jaka).
Mugaz gaindiko lankidetza-proiektu baterako ideia bat baduzu eta CTPri aurkeztu nahi badiozu, gurekin jar zaitezke harremanetan contact@ctp.org emailera idatzita edo +34 974 36 31 00 telefonora deituta.
Ezin dizugu bermatu zure proiektua babestuko dugunik, baina zure proposamena entzungo dugu eta erantzun egingo dizugu.
CTPren egoitza historikoa Jakako (Huesca) Erlojuaren Dorrean dago, 1987an inauguratua.
CTPren egoitza administratiboa Pirinioetako Ekologia Institutuaren (IPE) eraikinean dago, Jakako (Huesca) Nuestra Señora de la Victoria hiribideko 8. zenbakian.