Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak hautatze-prozesu baten deialdia egin du, LIFE Laguntza Teknikoko proiektu baterako kudeatzaile-lanpostua betetzeko. Kudeatzaile-lanpostua aldi baterako izango da, eta Jakan du destinoa, Huescan.

Honako hauek eskatzen dira, besteak beste: goi-mailako unibertsitate-ikasketak; prestakuntza espezifikoa klima-aldaketarekin zerikusia duten gaietan, eta gaztelania eta frantsesa jakitea, komunikazio-hizkuntza gisa. Lanpostuaren ezaugarri, eginkizun eta ordainsariei buruzko informazio guztia hemen eskura daiteke. Deialdian parte hartu nahi dutenek hala adierazi beharko dute eskaeran (II. eranskina): hemen eskura daiteke.

Eskaerak PLEren Partzuergoko zuzendariari zuzendu behar zaizkio, 2021eko martxoaren 5a baino lehen, eta helbide elektroniko honetara bidali behar dira: contact@ctp.org.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) ekinbide bat da. Bere aldetik, Pirinioetako Lan Elkartea nortasun juridiko propioa duen partzuergo bat da, eta Aragoiko Autonomia Erkidegoari atxikita dago, Presidentetzako eta Harreman Instituzionaletako Sailaren bitartez.

Hemen eskura daiteke hautapen-prozesuari buruzko informazio guztia.