Proiektuak2021-08-13T13:06:53+02:00

PROIEKTUAK

Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoak Pirinioetako lurraldearen arazo eta oztopoei aurre egiten dieten mugaz gaindiko zenbait lankidetza-proiektu zuzentzen ditu: Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) eta B-Solutions EMS proiektua «Larrialdi medikoek mugak ezabatzen dituztenean». Proiektu horiek 2014-2020 aldirako Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG V A Programaren eta Europako Batzordearen B-Solutions ekimen pilotuaren esparruan programatu dira, hurrenez hurren.

CTPren egitekoetako bat da biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duten mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak sustatzea eta horietan parte hartzea.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB)

OPCC

Larrialdi medikoak – EMS – B-Solutions

B_-Solutions EMS

Gazteriaren Foru Transpirenaikoak

B_-Solutions EMS

BERRI

Mugaz gaindiko lankidetzako mikroproiektuetarako dirulaguntzen deialdiari buruzko informazio-bilera

Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaz gaindiko lankidetzako mikroproiektuetarako dirulaguntzen lehen deialdia abian jarri dela eta, 2022ko urtarrilaren 20an, datorren ostegunean, deialdia aurkezteko lehen web-mintegia egingo da, 11:00etatik 13:00etara. Lehen aurkezpen publikoa izango da eta, bertan, bai CTPk bai proiektuak koordinatzen dituzten hiru eskualdeek parte hartuko dute: Pirinioak-Mediterraneoa euroeskualdeak, Akitania ...
Gehiago irakurri

Euskadik pirinioetako lan elkarteko presidentetzaren lekukoa hartu du XXXIX. osoko bilkuran

Pirinioetako Lan Elkartea osatzen duten zazpi lurraldeetako ordezkari politikoak Alpen (Cerdanya) bildu ziren abenduaren 13an, beste urte batez mugaz gaindiko lurralde-lankidetzarekiko konpromisoa berresteko. Ekitaldi horretan, 2019tik CTPko presidentetza izan duen Kataluniako Generalitateak Euskadiri eman zion lekukoa, eta azken honek 2021aren amaieratik 2023ko amaierara arte beteko du ardura hori. CTPko presidente ...
Gehiago irakurri

Pirinioetako lurraldeko mikroproiektu-deialdia

Pirinioetako Lan Elkarteak, Pirinioak-Mediterraneoa euroeskualdearekin, Akitania Berria-Nafarroa-Euskadi euroeskualdearekin, Pirineos Pyrénées LLETarekin eta lurralde hautagarrietako kide instituzionalekin batera, Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaz gaindiko lankidetzako mikroproiektuetarako lehen deialdia egin dute. Ekimen honek 575.000 euro bideratuko ditu kultura, turismo, kirol, hezkuntza, gazteria, gizarte-ekintza, osasun, nekazaritza, nekazaritzako elikagaien sektore eta ingurumenaren arloetako ...
Gehiago irakurri

Jarraitu zuzenean CTP-ko Osoko Bilkura

  Pirinioetako Lan Elkartearen osoko bilkura zuzenean jarraitu ahal izango duzu, abenduaren 13ko 09:00etatik aurrera, hemen: https://us06web.zoom.us/j/88984804558#success Osoko bilkura CTPren kide diren lurraldeetako presidenteen urteko biltzarra da. Osoko bilkuran, CTPren partzuergoaren orientabide estrategiko eta politikoak adosten dira, Batzorde Betearazleak egindako proposamenetan oinarrituta. Orientabide horiek «Presidenteen adierazpen komuna» dokumentuan geratzen dira ...
Gehiago irakurri

Lurzoruei buruzko urteko V. Jardunaldia: Pirinioetan klima-aldaketari aurre egiteko tresnak

Lurzoruen Mundu Eguna dela eta, Kataluniako Institut Cartogràfic i Geològic erakundeak (ICGC) lurzoruen azterketa, kudeaketa eta dibulgazioa ardatz dituen jardunaldi bat antolatu du. Lurralde-lankidetzan landutako lurzoruari buruzko mugaz gaindiko hainbat ekimen aurkeztuko dira, Pirinioetako klima-aldaketarekin lotuak. Lehenik eta behin, berriki eratutako Pirinioetako Lurzoruen Aliantza (ASPir) aurkeztuko ...
Gehiago irakurri

CTP-k nazioarteko sari bat jaso du, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (OPCC) egindako lanagatik

Pirinioetako Lan Elkartea saritu egin dute, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak Eskualdeetako Jardunbide Egokien Nazioarteko VI. Sarietan egindako lanagatik –ORU FOGAR Eskualde Batuen Erakundeak eta Nazio Batuen Garapen Programak (NBGP) antolatzen dute sariketa–. Sari honen bidez, OPCCk 2010az geroztik egin duen lana aitortu da. Lana, hain zuzen, klima-aldaketak Pirinioei nola eragiten ...
Gehiago irakurri

Go to Top