Proiektuak2021-08-13T13:06:53+02:00

PROIEKTUAK

Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoak Pirinioetako lurraldearen arazo eta oztopoei aurre egiten dieten mugaz gaindiko zenbait lankidetza-proiektu zuzentzen ditu: Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) eta B-Solutions EMS proiektua «Larrialdi medikoek mugak ezabatzen dituztenean». Proiektu horiek 2014-2020 aldirako Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG V A Programaren eta Europako Batzordearen B-Solutions ekimen pilotuaren esparruan programatu dira, hurrenez hurren.

CTPren egitekoetako bat da biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duten mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak sustatzea eta horietan parte hartzea.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB)

OPCC

Larrialdi medikoak – EMS – B-Solutions

B_-Solutions EMS

Gazteriaren Foru Transpirenaikoak

B_-Solutions EMS

BERRI

CTP-ko batzorde betearazleak pixkanaka aragoiera ere barne hartzea erabaki du

Pirinioetako Lan Elkarteko (CTP) Batzorde Betearazleak, 2021eko irailaren 16an eta 17an egindako bileran, CTPn aragoiera erabiltzen hastea aztertu zuen, Batzorde Betearazleko Aragoiko ordezkariak eskatuta, eta hizkuntza hori pixkanaka barne hartzea erabaki zuen. Horretarako, Aragoiko Gobernuko Hizkuntza Politikako Zuzendaritza Nagusiaren laguntza izango du. Batzordeko kideek gogoan izan zuten 2014-2020ko POCTEFA programaren ...
Gehiago irakurri

OPCC-k kontsulta publikoa abiatu du, Klima-aldaketaren Pirinioetako Estrategiaren partaidetzazko prozesuaren ondoren

Hainbat tailerrez osatutako partaidetzazko prozesuaren ondoren, 2021eko urriaren 6an amaierako tailerra egin zen, Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia (EPiCC) idazteko tailerren fase honen azken etapa. Bilera horren emaitza gisa osatutako dokumentuaren barruan EPiCC estrategia dago; Pirinioetako eragileak kontuan hartuta, bertako lurraldeak klima-aldaketaren ondorioetara hobeto egokitzera zuzendutako mugaz gaindiko estrategia. Estrategiak Europan ...
Gehiago irakurri

60 GAZTEK PIRINIOETAKO GAZTEEN MANIFESTUA IDATZI DUTE

Asteburu honetan, Biescasen eta El Pueyo de Jacan (Aragoi), Pirinioez Haraindiko Gazteen Foroak lehenengo batzarra egin du. Topaketa horretan, Pirinioetako 60 gazte inguruk beren gogoetak eta beharrizanak partekatu dituzte, gazteek Pirinioetako lurraldeetako politika publikoetan duten eragina indartzeko. Frantziako mugako bi eskualdeetatik, Akitania Berritik eta Okzitaniatik ...
Gehiago irakurri

Lana, jasangarritasuna eta gizarte-eskubideak: Pirinioetako gazteak kezkatzen dituzten gai nagusiak

Pirinioez Haraindiko Gazteen Foroaren lehenengo batzarraren esparruan, Pirinioetako Lan Elkarteak mugako zazpi lurraldeetako 60tik gora gazte eta dozena bat kargudun publiko eta ordezkari politiko bildu zituen larunbatean, Pirinioetako gazteria gisa dituzten arazo eta premia nagusien berri emateko. Kataluniak –gaur egun, CTPko presidentetza du–, Pirinioak mendialdeko politiken eta mugaz gaindiko lankidetzaren ...
Gehiago irakurri

Bartzelonan Montclima topaketa egin da, Europako hego-mendebaldeari gehien eragiten dion arrisku naturaletako baten, lehorteen, arloko nazioarteko adituen artean

CREAFek antolatuta, lehorteak Europako hego-mendebaldeko (SUDOE) mendietako basoetan dituen eraginak kudeatzeko eta prebenitzeko estrategiei buruzko nazioz gaindiko hirugarren mintegia egin zen atzo, Sudoe MONTCLIMA proiektuaren esparruan. Goizean goizetik, nazioarteko hainbat hizlarik Europako hego-mendebaldeko (SUDOE) basoetan basoak egokitzeko eta kudeatzeko jardunbide egokiei eta estrategiei buruzko ezagutzak eta esperientziak partekatu zituzten. Elkartruke ...
Gehiago irakurri

CTPk Biescas eta El Pueyo de Jaca udalerrietan antolatuko duen Pirinioez Haraindiko lehen Gazte Foroaren atzerako kontaketa

Pirinioetako Lan Elkarteko zazpi lurraldeetako dozenaka gazte Biescas eta El Pueyo de Jaca udalerrietan (Aragoi) elkartuko dira urriaren 1etik 3rako asteburuan, Pirinioez Haraindiko lehen Gazte Foroa egiteko. Gazteek lurralde-politika publikoetan duten eragina indartzea izango da topaketa honen helburua. Bilera horretan, beren lurraldeetako kargu publikoekin eta ordezkari politikoekin biltzeko aukera izango ...
Gehiago irakurri

Go to Top