sergey-zolkin-empleo

Pirinioetako Lan Elkarteak hautapen-prozesu bat deitu du POCTEFA programaren Baterako Idazkaritzan proiektu-kudeatzaile lanpostu bat betetzeko. Kudeatzaile-lanpostua aldi baterako izango da, eta Jakan (Huesca) du destinoa.

Lanpostuaren ezaugarriak, funtzioak eta ordainsariak hemen kontsulta daitezke.

Deialdian parte hartu nahi dutenek hala adierazi beharko dute eskaeran (II. eranskina). Hemen eskura daiteke.

Eskaerak PLEren Partzuergoaren zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta helbide elektroniko honetara bidali behar dira: contact(@)ctp.org. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau webgune honetan argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita (2021eko otsailaren 26ra arte).

Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) partzuergo bat da, nortasun juridiko propioa duena, eta Aragoiko Autonomia Erkidegoari atxikita dago, Presidentetzako eta Harreman Instituzionaletako Sailaren bitartez.