HIDROGENOAREN LANTALDEA

Pirinioetako Lan Elkarteko hidrogenoaren lantaldea gaian adituak diren pertsonek osatzen dute; PLEko zazpi lurraldeetatik datoz eta bertako gobernuek izendatu dituzte.

Pirinioetako Estrategian (2018-2024), energia berriztagarriak garatzeko potentzial handia aipatzen da, bai eta energiaren esparrua landuko duen PLE zientifiko bat sortzea ere. Horregatik, PLEko kideek arlo horretan garatzeko duten interesa dela eta, 2020an lantalde espezifiko bat sortzearen aldeko apustua egitea erabaki zen.

Hidrogenoa ez da energia-iturri bat, energia-bektore bat baizik; hau da, erabili aurretik manufakturatu behar da. Gaur egun, Europan, hidrogenoa energia-kontsumoaren % 2 baino gutxiago da, eta batez ere produktu kimikoak fabrikatzeko erabiltzen da. Hidrogeno horren % 96 gasaren bidez ekoizten da. EBren hidrogeno-estrategiak hidrogenoak EB modu eraginkorrean deskarbonizatzen laguntzeko duen potentziala aztertzen du.

Hidrogenoaren balio-katea garatzeak –haren ekoizpenetik, biltegiratzetik, banaketatik, aplikaziotik, erabileratik eta beste alderdi batzuetatik (esaterako, prestakuntza edo legeriaren garapena)– negozio- eta lankidetza-aukera ugari ditu, bai eta sektore pribatuarentzako zein publikoarentzako erronkak ere.

Taldearen ekintzak eta mugarriak