Proiektuak2021-08-13T13:06:53+02:00

PROIEKTUAK

Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoak Pirinioetako lurraldearen arazo eta oztopoei aurre egiten dieten mugaz gaindiko zenbait lankidetza-proiektu zuzentzen ditu: Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) eta B-Solutions EMS proiektua «Larrialdi medikoek mugak ezabatzen dituztenean». Proiektu horiek 2014-2020 aldirako Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG V A Programaren eta Europako Batzordearen B-Solutions ekimen pilotuaren esparruan programatu dira, hurrenez hurren.

CTPren egitekoetako bat da biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duten mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak sustatzea eta horietan parte hartzea.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB)

OPCC

Larrialdi medikoak – EMS – B-Solutions

B_-Solutions EMS

Gazteriaren Foru Transpirenaikoak

B_-Solutions EMS

BERRI

Izena eman daiteke jada «Europaren oraina eta etorkizuna: gazteek mugaz gaindiko lurraldeei egiten dieten ekarpena» tailerrean

Izena eman daiteke jada «Europaren oraina eta etorkizuna: gazteek mugaz gaindiko lurraldeei egiten dieten ekarpena» tailerrean. Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) antolatu du, Eskualdeen eta Hirien Europako Astearen esparruan. Hemen eman daiteke izena. Urriaren 13an egingo da tailerra, 09:30etik 11:00etara, eta onlinekoa izango da. Alpeetako Eskualderako Europar Batasunaren Estrategiarekin (EUSALP) ...
Gehiago irakurri

PLE buru duen Montclima proiektuak lehortearen inpaktuak kudeatu eta prebenitzeari buruzko mintegi bat antolatu du

Irailaren 30ean (osteguna), Bartzelonan, Ikerketa Ekologikoaren eta Baso Aplikazioen Zentroak (CREAF) mintegi bat egingo du, PLE eta KAPB buru diren Montclima proiektuaren esparruan. Lehorteak Europako hego-mendebaldeko (SUDOE eremua) mendietako basoetan dituen inpaktuak kudeatzeko eta prebenitzeko estrategiak izango ditu ardatz jardunaldiak. Mintegi tematikoaren helburua honako hau da: SUDOE eremuko mendietako basoetan ...
Gehiago irakurri

PLEko Osasuneko Lantaldeak bat eginda erantzun du osasun-arloko datu eta zerbitzu digitalei buruzko Europako kontsulta

PLEko Osasuneko Lantaldeak, 2019an eratuak, Europako Batzordeak osasun-arloko datu eta zerbitzu digitalei buruz egin duen kontsulta, eta, zehazki, osasun-arloko datuen Europako gune bat sortzeari buruzkoa, modu bateratuan erantzuteko koordinazio-lana egin du. Osasun-arloko datuen Europako gune bat sortzeko behar den esparru juridikoaren diseinuan ikuspuntu posible guztiak kontuan hartzea bermatzeko, Europako Batzordeak ...
Gehiago irakurri

Pirinioez Gaindiko Gazte Foroko batzorde tematikoak lanean hasi dira

Pirinioez Gaindiko Gazte Foroa osatzen duten dozenaka gazteak gaikako batzordeetan antolatu dira, 2021eko urriko lehen asteburuan egitekoa den aurrez aurreko topaketa, PLE buru duen Erasmus+ proiektuaren esparrukoa, prestatzen hasteko. Aukeratutako gaiak Pirinioetako 500 pertsonak baino gehiagok erantzundako inkesta batetik sortu dira eta honako hauek dira: Lana eta emantzipazioa Kultura, hizkuntzak ...
Gehiago irakurri

Mugaz gaindiko lankidetzaren etorkizunari buruzko konferentzia

Europako Eskualdeen Lantaldeak mugaz gaindiko lankidetzaren etorkizunari buruzko konferentzia bat antolatu du; izan ere, garai zaila bizi du pandemiak eragindako krisiaren ondorioz. Jardunaldia uztailaren 5ean egin da, eta helburutzat izan du pandemiak mugaz gaindiko lankidetzan izandako eraginei buruz eztabaidatzea eta, bizitako esperientzietan oinarrituta, mugaz gaindiko lankidetzaren etorkizunari buruzko ebazpen eta ...
Gehiago irakurri

Lan-eskaintza: Pirinioetako Lan Elkartea Midmacc eta Phusicos proiektuak kudeatzeko pertsona baten bila dago

Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoak hautaketa-prozesu bat ireki du, LIFE Midmacc eta H2020 Phusicos proiektuak kudeatuko dituen pertsona bat kontratatzeko. Proiektuok Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren laguntzarekin gauzatzen dira. Lanpostuaren deskribapen xehatua, eskatzen diren kualifikazioak, soldata, hautaketa-irizpideak eta bestelako baldintzak hemen kontsulta daitezke. Hautagaitzak –webgune honetako gardentasunari buruzko atalean zehaztutako baldintzak bete ...
Gehiago irakurri

Go to Top