Proiektuak2021-08-13T13:06:53+02:00

PROIEKTUAK

Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoak Pirinioetako lurraldearen arazo eta oztopoei aurre egiten dieten mugaz gaindiko zenbait lankidetza-proiektu zuzentzen ditu: Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) eta B-Solutions EMS proiektua «Larrialdi medikoek mugak ezabatzen dituztenean». Proiektu horiek 2014-2020 aldirako Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG V A Programaren eta Europako Batzordearen B-Solutions ekimen pilotuaren esparruan programatu dira, hurrenez hurren.

CTPren egitekoetako bat da biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duten mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak sustatzea eta horietan parte hartzea.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB)

OPCC

Larrialdi medikoak – EMS – B-Solutions

B_-Solutions EMS

Gazteriaren Foru Transpirenaikoak

B_-Solutions EMS

BERRI

Gazteentzako kontsulta publikoa. Zeintzuk dira Pirinioetako gazteen kezkak?

Pirinioetako Lan Elkarteak, Akitania Berria eta Okzitaniako eskualdeekin, Andorrako printzerriarekin eta Euskadi, Nafarroa, Aragoi eta Kataluniako autonomia erkidegoekin elkarlanean, Pirinioetako gazte guztiei zuzenduriko inkesta bat plazaratu du. Galdetegia 15 eta 35 urte bitarteko gazteentzat pentsatuta dago, eta erantzuten duten pertsonen profilari buruzko informazioa biltzea du helburu: zertan aritzen diren, non ...
Gehiago irakurri

Erasmus+ proiektu europarrak Pyrenean Youth proiektua esleitu dio Pirinioetako Lan Elkarteari

Europako Batzordeak onartu egin du Pirinioetako Lan Elkarteak Erasmus+ programan aurkeztutako hautagaitza, lehen Gazteriaren Foro Transpiriniotarra antolatzeko. Hautagaitzak Pyrenean Youth dauka izena, eta helburu du Pirinioetako bi aldeetako gazteak harremanetan jarri ahal izatea eta beren behar komunei buruz eztabaidatzea, gero, beren ordezkari politikoei helarazteko. Pyrenean Youth PLEren 2018-2024ko Pirinioetako Estrategiaren ...
Gehiago irakurri

Pirinioetako Lan Elkartea ezinbesteko aliantza aitzindaria izan da pandemia honetan

«Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) aitzindaria izan zen martxan jarri zenean Europako mugaz haraindiko lankidetzaren alorrean eta orain, pandemiaren erdian, erakutsi du ezinbestekoa dela, gauza izan baita bere proiektuak COVID-19aren ondoko munduari egokitzeko». Horrelaxe hasten da EFE berri-agentziak iragan abenduaren 10ean EURO EFE atalean argitaratutako artikulua. Erreportaje horretan Pirinioetako Lan Elkartearen ...
Gehiago irakurri

Pirinio Zirkularra: Pirinioetako eragileen lehen bilera mendigune horretan ekonomia zirkularra sustatzeko

Pirinioetako Lan Elkarteak, Mataróko teknocampusaren laguntzarekin, lehen «Pirinio Zirkularra» tailerra antolatu zuen iragan azaroaren 25ean. Eredu ekonomiko zirkular eta jasangarriago baterantz egiteko Pirinioetako eragileen lehen topaketa gisa diseinatu zen bilkura. Topaketak zenbait helburu zituen: ekonomia zirkularrak Pirinioetan duen potentzialaren inguruko ikuspegi bateratu bat sortzea, ekimenak partekatzea, sinergiak indartzea, hausnarketak aurkeztea ...
Gehiago irakurri

Pirinioetako Lan Elkarteak mugaz gaindiko lankidetzaren arloan eredugarri diren entitateentzako Sail of Papenburg nazioarteko saria jaso du

Pirinioetako Lan Elkartea 1983tik egiten ari den mugaz gaindiko lanagatik saritu dute, baina baita azken hilabeteetan Pirinioetako mugan COVID-19aren ondorio suntsitzaileak arintzeko neurrien diseinuan jokatu duen rolagatik ere. Duela urte batzuetatik, gainera, PLEk Pirinioetako Estrategia jarri du martxan, Pirinioetako lurraldearen garapenerako lehentasunak finkatzeko eta bertako biztanleen bizimodua hobetzeko ekintza-plana, 2018tik ...
Gehiago irakurri

PLEk COVID-19aren testuinguruan bere lurraldeen susperraldi sozioekonomikoa bultzatzeko jarraibide batzuk argitaratu ditu

2020ko ekainean, COVID-19aren pandemiak sortutako egoeraren aurrean, PLEren presidentetzak «PLEren lurraldeen susperraldi sozioekonomikorako prestaketa» izeneko ekimena abiatu zuen. Pandemiaren ondorioek PLEren jarduera egokitzera behartzen dute, mugaz gaindiko lankidetzan eta mendiko lurraldeetan sortutako osasun eta ekonomia arloko erronkei [...]

Go to Top