GAZTERIAREN LANTALDEA

FTJ 2021

Pirinioetako Lan Elkarteko gazteriaren lantaldea gaian adituak diren pertsonek osatzen dute; PLEko zazpi lurraldeetatik datoz eta bertako gobernuek izendatu dituzte.

Gazteak lehentasunezko arlotzat hartu ziren Pirinioetako Estrategian (2018-2024), eta, horregatik, 2019az geroztik, Pirinioetako gazteentzako behar komunak bilatzeko lanean aritu da taldea. Talde honek lan handia egin du sortu zenetik, eta Erasmus+ «Pyrenean Youth» proiektua jarri zuen abian. Horri esker, 2021ean Lehen Pirinioez Gaindiko Gazte Foroa egin zen, eta Pirinioetako Gazteen Manifestua argitaratu zen.

Pirinioez Gaindiko Gazte Foroaren 2. edizioa egingo da 2022an, Erasmus+ proiektu berri bati esker.