Pirinioetako Estrategiaren ardatzak

Helburu horietako bakoitza Pirinioetako Estrategiaren lau ardatz tematikoetako batean kokatzen da:

ctp iconos_eje 3

Klimaren aldeko ekintza

Ardatza 1

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren (OPCC) bidez, CTP lanean aritu da 2010etik hona Pirinioetako klima-aldaketaren fenomenoa ulertzeko eta lurraldea horren inpaktuetara egokitzera laguntzeko.

Ardatz honen xedea da Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia gai horren inguruko erreferentziako plataforma bilakatzea erabakiak hartzeko garaian eragina izateko. Horretarako, lotura-lanak egingo dira zientzialarien, sektore sozioekonomikoen eta administrazio publikoen artean.

Horrez gain, ardatz honen xede dira:

  • Pirinioetako klima-aldaketari buruz dugun ezagutza hobetzea; horretarako, sakontasunez aztertuko dira eragin handiena jasan duten lurraldeak.
  • Lurraldeko eragile guztien gomendio eta emaitzen transferentzia bermatzea eta mendigunearen ikusgarritasuna handitzea.
  1. Hobetzeko gomendioak egitea datu klimatikoak, fenologikoak eta lurzoruaren erabilerari buruzkoak jasotzeari eta lurraldearen egokitzearekin lotutako bestelako informazioari dagokionez (azpiegitura berdeak, konektagarritasun ekologikoa).
  2. Ahulguneen, inpaktuen eta arriskuen analisia sustatzea, horren inguruko neurri egokienak definitzeko.
  3. Funtsezko erakunde eta eragileen informazio-beharren berri izatea.
  4. Pirinioetan klima-aldaketaren aurrean egokitzeko eta/edo haren eraginak arintzeko ekintza berritzaileak ezartzeko proiektuak sustatzea eta horietan parte hartzea, batik bat Pirinioetako lurraldeko funtsezko sektore sozioekonomikoetan.
  5. Pirinioetako eta beste mendigune batzuetako klima-aldaketaren inguruko jardunbide egokiak ezagutzea eta zabaltzea.
  6. PEaren beste ardatzetako jarduketetan klima-aldaketa modu transbertsalean txertatzea, esate baterako, ekonomia zirkularrari eta berrikuntzari buruzko 2. ardatzean.
  7. Hautemandako beharretan oinarritutako txosten edo argitalpen dibulgatiboak egitea, lurraldeko erakunde eta eragileek eraginkortasunez barneratu ditzaten ezagutza zientifikoak.
  8. Geoatariko eta informazio-atariko edukiak ezagutzera ematea.
  9. Funtsezko gaiei buruzko tailer parte-hartzaileak egitea.
  10. Hedapenerako material grafikoak eta komunikazio-kanpainak egitea.
  11. OPCCaren jardueren eta CTPren lurralde-esparruko proiektuen gauzatze-mailaren berri ematea, herritarrek eta gainerako eragileek ezagut ditzaten. Ingurumen-hezkuntzako ekimenetan parte hartzea.
  12. Mendiko beste lurralde batzuekin parte-hartze aktiboa izatea sareetan eta nazioarteko proiektuetan. Ingurumen-kudeaketa eta hezkuntzako sareei laguntza ematea, eta haiekin lankidetzan aritzea.
  13. Elkarrekiko intereseko harremanak ezartzea gure jarduketekin lotutako Europako eragile eta erakundeekin.
  14. Eskualdeko erakundeen, administrazioen sareen eta nazioarteko ekimenen estekak txertatzea OPCCren webgunean, informazio baliagarria eskuragarriago egon dadin.
  15. Finantzaketa-iturriak dibertsifikatzea, OPCCri baliabide eta proiektu gehiago emateko (SUDOE, LIFE+, H2020 edo beste batzuk).

Téléchargez ici la Stratégie Pyrénéenne. Téléchargez ici la Stratégie Pyrénéenne.

ctp iconos_eje 2

Ekimenen sustapena eta lurraldearen erakargarritasuna

ARDATZA 2

Pirinioetako Estrategiaren 2. ardatza gai sozialen ingurukoa da, eta esan genezake haren ardatz nagusia dela, Estrategiaren gainerako elementuak ere ukitzen dituen ikuspegi integratzaile baten arabera diseinatu delako. Bertan lantzen dira gai garrantzitsu asko, hala nola gazteria, osasuna eta kultura.

Ardatz honen helburua da CTPri mugaz gaindiko lankidetza-proiektuetako jardunbide egokiak kapitalizatzen lagunduko dion rol dinamizatzaile bat ematea, bai eta finantzaketa-iturriei buruz informatzeko rola ematea ere.

Horrez gain, ardatz honen xede dira:

  • PE egituratzea eta hari koherentzia ematea, gainerako ardatzen eraginkortasuna handituz.
  • Lankidetza-proiektuak garatzea, lurraldeen eta eragileen beharren neurrira.
  • Finantzaketa-iturri berriak erdiestea.
  • Eredu arrakastatsuak kopiatzea (POCTEFA proiektuak eta beste) jardunbide egokien erreferentziak transmititzeko alor hauetan: turismoa, nekazaritza eta elikagaigintza, ekonomia zirkularra, berrikuntza, aniztasuna eta inklusioa, kultura-, natura- eta hizkuntza-ondarea, gertutasuneko zerbitzuak eta segurtasuna.
  1. CTPren garapen- eta dinamizazio-unitatea abian jartzea (UD2).
  2. «CTP Gaztea» sortzea (UD2ren barruan), gazteekin lotutako ekimenak egitera bideratuta. Mugaz gaindiko lan- eta hezkuntza-mugikortasun lehenetsiz, tresna hauen bidez: ezagutza eta araudien harmonizazioa; eragile, zerbitzu eta profesionalen arteko atzematea eta koordinazioa (gazteria-zerbitzuak), eta jarduera eta ekimenen sustapena.
  3. «CTP Zientifikoa» sortzea Biozientzian, Biosasunean eta Energian (UD2ren barruan), ekoizpen-ehuna eta espezializazio adimendunaren estrategiak lotuz.
  4. Emakumeen presentzia handiagoa finkatuko duten estrategiak lantzea, hainbat fenomeno saihesteko, hala nola landa-inguruneko familia-negozioetako ekintzailetza ikusezina.
  5. Garapen lokal eta ekonomikoko lankidetzako ekintzak proposatzea lurraldearen erakargarritasuna hobetzeko. Horretarako, benchmarking-lan bat egingo da, antzeko egoerei buruzko lurraldetik kanpoko esperientziak bilatuz eta aztertuz, baita beste POCTEFA proiektu batzuen testuinguruan ere. Gainera, Ulysses proiektuetan ikasitakoa bilduko da, politikak ezartzen direla eta irauten dutela bermatzeko jarduerak diseinatzeko.
  6. Enplegu-iturri eta lanbide berriak identifikatzea mendialderako eta kostalderako; enplegu-eskaintzen mugaz gaindiko sare bat sortzea, lanen urtarokotasunaren aurka egiteko. Lanbide berrien garapen-eredu bat sortzea.
  7. Mugaz gaindiko hirien sareko konexioa handitzea, batik bat erakargarritasuna eta fluxu turistikoak mendigunerantz bideratzeko duten ardura landuz.
  8. Mugaz gaindiko lankidetza indartzea lurraldearentzako sormenaren eta berrikuntza sozialaren alorrean: hizkuntza-aniztasuna, turismo jasangarria, tokiko produktuen kontsumoaren eta ekonomia zirkularraren sustapena, hori guztia mendia eta kostaldea uztartuz.
  9. Pirinioen irudi bateratua transmititzen duen marka bat sortzea, lurraldearen nortasuna eta ezaugarriak bilduko dituena.
  10. Lankidetza-proiektu berriak abian jartzea POCTEFAren kudeaketaren bidez, bai eta Pirinioetako lurraldea dinamizatzeko tresna berriak ere, hala nola lankidetza-proiektu txikiak.

Téléchargez ici la Stratégie Pyrénéenne. Téléchargez ici la Stratégie Pyrénéenne.

ctp iconos_eje 3

Mugikortasuna, konektagarritasuna eta irisgarritasuna

ARDATZA 3

Konektatuago dagoen lurralde bat irisgarriagoa da. Pirinioetako Estrategiak kontuan hartzen ditu Pirinioetan bizi direnen konektagarritasun-, mugikortasun- eta irisgarritasun-beharrak, beren bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko.

Pirinioetako Estrategiaren hirugarren ardatzak iraganean CTPk azpiegituren, garraioaren eta komunikazioaren alorrean egindako lana berreskuratu nahi du, konexio digitalak eta energetikoak ere barne hartuz.

Horrez gain, ardatz honen xede dira:

  • Elkarrizketa sustatzea, lurraldeen arteko konektagarritasuna, mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko.
  • Komunikazio eraginkorra bultzatzea mugaz gaindiko lankidetzaren alor guztietan.
  1. Pirinioetako inguruaren garraio-azpiegitura lineal eta nodalen erregistro eguneratu bat sortzea, bai eta Pirinioak zeharkatzen dituen lurreko garraio kolektiboko zerbitzuen erregistro bat ere. Ekintza horiekin pertsona eta salgaien fluxuen ezagutza hobetu nahi da.
  2. Komunikazio- eta telekomunikazio-azpiegituraren beharrak aztertzea (mugikorren konektagarritasuna eta haririk gabekoa barne) epe labur, ertain eta luzera, Pirinioetako lurraldeko biztanleen interesak interes ekonomikoen gainetik jartzen direla bermatuta.
  3. Zerbitzuen irisgarritasunaren alorrean hautemandako osasuneko eta babes zibileko azpiegiturak aztertzea, mugaz gaindiko lankidetzan giltzarri diren erronkak identifikatuta.
  4. Garapen ekonomiko eta turistikoaren sustatzaile gisa jardungo duten azpiegiturak planifikatzea (eta, dagokionean, sortzea), Pirinioetako lurraldearen tokiko eragile guztien artean.
  5. CTPren lurraldea osatzen duten Estatuen arteko energia-loturak hobetzeko mugaz gaindiko proiektu europarrak sustatzeko aukera aztertzea.
  6. Energia-trantsizioari helduko dioten ekintzak ezartzeko aukera aztertzea.
  7. Lurraldearen konektagarritasun-beharrak ebaluatzea.
  8. Lurraldeen arteko mugikortasun errazteko administrazioen arteko akordioak sustatzea.

Téléchargez ici la Stratégie Pyrénéenne. Téléchargez ici la Stratégie Pyrénéenne.

ctp iconos_eje 4

Gobernamendua, kapitalizazioa eta komunikazioa

ARDATZA 4, transbertsala

Pirinioak agenda politikoan jartzea, bertako interesak defendatzea Europako erakundeen aurrean, eta lurraldeen politika publikoen osaketan eragitea: Pirinioetako Estrategiaren ardatz transbertsalak estrategiaren ekintzak eta emaitzak anplifikatzeko balio du.

Ardatz honen xedea da CTP lobby gisa egituratzea, Europa mailan, eta mugaz gaindiko etengabeko lankidetzaren erreferente gisa duen rola indartzea.

Horrez gain, ardatz honen xede dira:

  • Lurraldeen politika publikoen osaketan eragitea.
  • CTPren ekimenen presentzia sustatzea Europako dokumentu eta estrategietan.
  • Finantzaketa-funts berriak eskuratzen laguntzea.
  1. CTP lobby gisa egituratzea.
  2. CTPren ekintzen jarraitutasuna, koordinazioa eta gobernu-organoak bermatzea.
  3. Lantalde bat eratzea, Estrategiak eta Europar Batasuneko 2021-2027 urteetarako esparruak duten harremana aztertzeko.
  4. CTPko gobernamendu parte-hartzailea dinamizatzea.
  5. Funtsak aztertzea, proposatzea eta eskuratzea.
  6. Araudiaren eta administrazioaren alorrean lurraldean dauden desberdintasunak sakon aztertzea.
  7. Inplikatutako erakunde guztiek Pirinioetako Estrategia bere egin dezaten lortzea.
  8. CTPren komunikazio-plana egitea eta eguneratzea, CTPren ezagutza eta ospea hobetzeko.
  9. Proiektuetako jardunbide egokiak eta emaitzak zabaltzea.
  10. POCTEFA proiektuak eta beste batzuk kapitalizatzea, CTPren ekimen eta proiektuen sarea ezagutarazteko.

Téléchargez ici la Stratégie Pyrénéenne. Téléchargez ici la Stratégie Pyrénéenne.

gobern-andorra    region-nouvelle-aquitaine   gobierno-de-aragon    generalitat-de-catalunya  gobierno-vasco       gobierno-de-navarra