Proiektuak2021-08-13T13:06:53+02:00

PROIEKTUAK

Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoak Pirinioetako lurraldearen arazo eta oztopoei aurre egiten dieten mugaz gaindiko zenbait lankidetza-proiektu zuzentzen ditu: Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) eta B-Solutions EMS proiektua «Larrialdi medikoek mugak ezabatzen dituztenean». Proiektu horiek 2014-2020 aldirako Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG V A Programaren eta Europako Batzordearen B-Solutions ekimen pilotuaren esparruan programatu dira, hurrenez hurren.

CTPren egitekoetako bat da biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duten mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak sustatzea eta horietan parte hartzea.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB)

OPCC

Larrialdi medikoak – EMS – B-Solutions

B_-Solutions EMS

Gazteriaren Foru Transpirenaikoak

B_-Solutions EMS

BERRI

Lankidetza indartzearen aldeko mezua, Kataluniako Generalitateak antolatutako PLEren XXXVIII. Osoko Bilkuran

Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoa osatzen duten zazpi lurraldeetako ordezkariak atzo bildu ziren, PLEren XXXVIII. Osoko Bilkuraren esparruan, PLEren 38 urteko historian egindako lehenengo osoko bilkura birtualean. Pandemia lurralde mugakideei nola eragiten ari zaien eta egoera horri nola aurre egin izan zen batzarrean behin eta berriz aipatutako gaia. Vielhan antolatu zuen ...
Gehiago irakurri

Kanal berriak sare sozialetan: Pirinioetako Lan Elkarteak aro digitala estreinatu du

Zalantzarik gabe, sare sozialak oso garrantzitsuak dira herritarrengana iristeko. Pirinioetako Lan Elkartearen jardueren gaineko komunikazioa hobetzeko, profil berriak jarri dira martxan Facebook, Instagram, Twitter eta Linkedin sare sozialetan. Profil berri horiek 2015etik hona 2014-2020 aldirako POCTEFA programaren eta Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren ekintzak eta emaitzak jakinarazteko sare sozialetan egin den ...
Gehiago irakurri

Izena eman daiteke jada 2020ko osoko bilkurarako

Izena eman daiteke jada Pirinioetako Lan Elkartearen 38. osoko bilkurarako; 2020ko urriaren 28an egingo da, eta online jarraitu ahal izango da, aurrez izena emanda. Pirinioetako Lan Elkarteak bere zazpi lurraldeetako presidenteen bilera hau antolatzen du urtero; hots, osoko bilkura. Urtean behingo topaketa honetan, PLEren orientazio estrategiko eta politikoak adosten dira, ...
Gehiago irakurri

PLEk hautagaitza bat aurkeztu du Erasmus+ programa europarrean, Pirinioez gaindiko gazte foro bat antolatzeko estreinakoz

Pirinioetako Lan Elkarteak proiektu-hautagaitza bat aurkeztu du Erasmus+ programa europarrean, lehen Pirinioez Gaindiko Gazte Foroa abiarazteko. Hautagaitzak Pyrenean Youth dauka izena, eta helburu du Pirinioetako gazteak harremanetan jarri ahal izatea eta beren beharrei buruz eztabaidatzea, gero, erabakiak hartzen dituztenei helarazteko. 2019an, Pirinioetako Estrategiaren esparruan, PLEren Gazteen Lantaldea eratu zen, eta ...
Gehiago irakurri

Epea luzatuta: B-Solutions proiektuen hirugarren deialdia egin du Europako Eskualde Mugakideen Elkarteak

Europako Eskualde Mugakideen Elkarteak (AEBR, ingelesezko siglak) jakinarazi du luzatu egin dela B-Solutions proiektuen hirugarren deialdiko hautagaitzak aurkezteko epea, B-Solutions proiektuen hirugarren deialdia egin du, Europako Batzordeko DG Regiorekin lankidetzan. Hautagaitzak 2020ko urriaren 11ra arte aurkeztu ahal izango dira. B-Solutions ekinbidearen helburua da Europar Batasunaren barruan mugaz haraindiko lankidetza oztopatzen ...
Gehiago irakurri

Go to Top