Proiektuak2021-08-13T13:06:53+02:00

PROIEKTUAK

Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoak Pirinioetako lurraldearen arazo eta oztopoei aurre egiten dieten mugaz gaindiko zenbait lankidetza-proiektu zuzentzen ditu: Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) eta B-Solutions EMS proiektua «Larrialdi medikoek mugak ezabatzen dituztenean». Proiektu horiek 2014-2020 aldirako Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG V A Programaren eta Europako Batzordearen B-Solutions ekimen pilotuaren esparruan programatu dira, hurrenez hurren.

CTPren egitekoetako bat da biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duten mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak sustatzea eta horietan parte hartzea.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB)

OPCC

Larrialdi medikoak – EMS – B-Solutions

B_-Solutions EMS

Gazteriaren Foru Transpirenaikoak

B_-Solutions EMS

BERRI

PLEk COVID-19aren pandemiagatiko gomendio sanitarioetara egokitu du bere funtzionamendua

Egungo egoera sanitarioa eta COVID-19aren pandemiaren eboluzioa direla-eta, Pirinioetako Lan Elkarteak, irailaz geroztik, martxoan ezarritako salbuespenezko neurrietako batzuk aplikatzen jarraitzen du. 2020ko urria eguneratzea: PLEko Partzuergoko langileak telelanean ari dira. Edozein informazio bide ofizialen bidez jakinaraziko da. PLEren taldearekin harremanetan jartzeko, bidali posta elektroniko bat contact(@)ctp.org helbide elektronikora.

Muga inguruko eskualdeetako oztopoak gainditzeko kontsulta publiko bat abiarazi dute

Europako Batzordeak mugaz gaindiko oztopoei buruzko kontsula publiko bat abiarazi du, herritarrekin eta erakunde interesdunekin elkarrizketan aritzeko asmoz. Horrela, 2017an EBko muga inguruko eskualdeen komunikazioa onetsi zenetik agertu diren oztopoei buruzko ikuspegi orokor bat lortu nahi da. Muga inguruko herritarrek, erakundeek edo eragileek parte har dezakete, 2020ko irailaren 20ra arte, ...
Gehiago irakurri

Europako Batzordeak landa-eremuen etorkizunari buruzko kontsulta publiko bat abiarazi du

EBko landa-eremuak 96 milioi pertsonaren bizitokia dira, eta Europar Batasunaren lurraldearen % 45 hartzen dute. Lurralde horiek funtsezko rola dute baliabide naturalen kudeaketan eta klima-aldaketaren ondorioak arintzeko lanetan eta, gainera, bertan ekoizten dira kontsumitzen ditugun elikagai gehienak. Alabaina, bertako biztanle askok sentitzen dute ez zaiela jaramonik egiten. Lan egiteko adinean dauden ...
Gehiago irakurri

Europako Ekonomia eta Gizarte Komiteak koronabirusaren aurkako borroka aintzatesteko sari bat emango du, 2020ko Elkartasun Zibila saria

Europako Ekonomia eta Gizarte Komiteak (EEGK) emandako Elkartasun Zibila Sariaren gaia «gizarte zibila COVID-19aren aurka» izango da. COVID-19aren larrialdiari eta horren ondorio larri eta ugariei aurre egiteko ekarpen nabarmena egin duten partikularren, gizarte zibileko erakundeen eta enpresa pribatuen ekimen original eta eraginkorrak sarituko dira. EEGK gobernuz kanpoko erakundeei ahotsa ematen ...
Gehiago irakurri

PLEk bat egin du mugaz gaindiko herritarren Europako Aliantzarekin

Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) bat egin du mugaz gaindiko herritarren aliantzarekin. Ekimen hori Mugaz Gaindiko Misio Eragileak, Europako Mugaldeko Eskualdeen Elkarteak eta Mugaz Gaindiko Ekimenen Europako Zerbitzu Zentralak sustatu dute. Mugaldeko eskualdeetan 150 milioi pertsona bizi dira, alegia, Europar Batasuneko biztanleen % 30. Egunero-egunero, bi milioi pertsonek zeharkatzen dute mugaren bat, ...
Gehiago irakurri

Lehen urratsak eman ditu Pirinioetako Estrategiaren barneko mugikortasun, irisgarritasun eta konektagarritasunari buruzko lantaldeak

Lurralde konektatua lurralde irisgarria da. Pirinioetako Lan Elkartearen Pirinioetako Estrategian aurrera egin da, Pirinioetako biztanleen konektagarritasun-, mugikortasun- eta irisgarritasun-zerbitzuak hobetzea bermatzeko. Kataluniaren presidentetzapean, lanean jarri da PLEren mugikortasun, irisgarritasun eta konektagarritasuneko lantaldea. 2020ko uztailaren 2an, PLEren zazpi erakunde kideetako 25 ordezkari bildu ziren lantaldearen lehen bileran, datozen urteetarako helburuak zehazte ...
Gehiago irakurri

Go to Top