PIRINIOEZ HARAINDIKO GASTE FOROA – ERASMUS+

Pirinioetako Lan Elkartea izan zen Pirinioez Haraindiko Gazte Foroaren lehen hiru edizioak gidatu zituena, Erasmus+ programaren barruan. Ekimen horren helburua da –Pyrenean Youth izenez ere ezagutzen da– Pirinioetako gazteen hausnarketak partekatzea, beren beharrak nabarmentzeko eta gazteek Pirinioetako lurraldeetako politika publikoetan duten eragina indartzeko. Pyrenean Youth proiektuak gazteen eta ordezkari politikoen aurrez aurreko topaketa antolatu zuen Biescasen eta El Pueyo de Jacan, 2021eko urriaren 1, 2 eta 3an. Informazio gehiago hemen.

PLEren Gazte Lantaldearen –2018-2024 Pirinioetako Estrategiari esker sortu zen– lanaren ondorioa da Pirinioez Haraindiko Gazte Foroa abiarazteko ideia, eta foroaren helburua da mugaz haraindiko lurraldeko gazteek aktiboki parte hartzea. Parte-hartzaileek PLEren zazpi lurraldeak ordezkatzen dituzte: Akitania Berria, Okzitania, Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Katalunia eta Andorra.

PLEz gain, honako hauek ere parte hartzen dute proiektuan: Akitania Berria eskualdea eta Okzitania eskualdea.

Pirinioez gaindiko Gazteriaren Foroa bigarren aldiz egin zen Hondarribian, 2022ko irailaren 29tik urriaren 2ra. Bigarren foro hori klima-aldaketaren eta gazteek mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak sortzearen ingurukoa izan zen.

Gazteen Pirinioez gaindiko Hirugarren Foroa Oloron-Sainte-Marie-n egin zen 2024ko martxoaren 21etik 24ra, eta gazteriaren erronkak izan zituen ardatz.

INFORMAZIO GEHIAGO