KAPB2

logo POCTEFA

Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) zuzentzen du KAPB2 proiektua, klima-aldaketaren efektuak mugatzea eta Pirinioaldea haren ondorioetara egokitzea helburu duena. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) koordinatzen ditu proiektuaren jarduerak. CTPk sortu zuen ekimena 2010ean, klima-aldaketaren erronkei aurre egiteko.

KAPBren helburua da Pirinioetako klima-aldaketari eta egokitzapenari buruzko erreferentzia-plataforma izatea, lankidetza- eta gardentasun-politikaren zein informazio-trukearen bidez. KAPB2 proiektua Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren estrategia eta ekintza-plana bultzatzeko sortu da.

KAPB-2 2019aren amaieran amaitu zen, eta, hiru urtez garatu ondoren, ekosistemak klima‑aldaketaren aurrean zeinen kalteberak diren azaltzeko datu zientifikoak hedatzea lortu zuen.  Ingurumen-alderdietan zentratu zen nola kliman, uraren zikloan, basoetan eta ekosistema urrakorretan eta, zeharka, sektore sozioekonomikoetan. CTPz gain, honako hauek ere parte hartzen dute proiektuan: Zaragozako Unibertsitatea (UNIZAR), Aula Dei Estazio Esperimentala – Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia Estatu Agentzia (EEAD-CSIC)Bureau de Recherches Géologiques et Minières (BRGM)FORESPIR, Conservatoire botanique pyrénéen agréé Conservatoire botanique national des Pyrénées et de Midi-Pyrénées (CBNPMP) eta el Pirinioetako Ekologia Institutua – Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia Estatu Agentzia (IPE-CSIC).

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak elkartutako bost proiektu ere koordinatzen ditu (CLIM’PY, REPLIM, FLORAPYR, CANOPEE eta PIRAGUA), 2014-2020 aldirako POCTEFAk ere programatu dituenak.

INFORMAZIO GEHIAGO

Beste proiektu batzuk

montclima - sudoe

Montclima

MONTCLIMA proiektuaren helburua hau da: klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloan tresna onenak edukitzea eta jardunbide egokienak erreplikatzea SUDOEko lurraldean (Europako hego-mendebaldeko Interreg V-B Lankidetzarako Programa)…

Leer más

Logo MIDMACC

Midmacc

LIFE MIDMACC proiektuaren helburu nagusia honako hau da: klima-aldaketarako egokitzapena sustatzea, erdi-mailako mendiko landaguneetan paisaia kudeatzeko hainbat aukera ezarriz, eta, aldi berean, garapen sozioekonomiko jasangarria sustatzea…

Leer más

phusicos

Phusicos

PHUSICOS: «According to Nature»; proiektu mota horrek honakoa frogatu asmo du: muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko arriskuak murrizteko, naturan oinarritutako eta inspiratutako konponbideak, batik bat eremu urrakorretan, esaterako…

Leer más

gobern-andorra    region-nouvelle-aquitaine   gobierno-de-aragon    generalitat-de-catalunya  gobierno-vasco       gobierno-de-navarra