PHUSICOS

PHUSICOS Logo

PHUSICOS: «According to Nature»; proiektu mota horrek honakoa frogatu asmo du: muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko arriskuak murrizteko, naturan oinarritutako eta inspiratutako konponbideak, batik bat eremu urrakorretan, esaterako, landaguneko eremu menditsuetan, teknikoki bideragarriak, errentagarriak eta eskualde-mailan aplikagarriak direla.

Piriniotako Lan Elkartearen egitekoa da eremu menditsuetako toki-komunitateekin harremanetan jartzea, horietatik urrakorrenekin elkarlanean, naturan oinarritutako konponbideei loturiko estrategiak, finantzaketa-planak, monitorizazio-sistemak, politika eta zerbitzuak planifikatzeko.

Pirinioetako Lan Elkarteaz gain, proiektu horren kide dira hauek: Norvegiako Geologia Institutua (taldeburua), Federico II.a Napoliko Unibertsitatea, Frantziako Geologia Zerbitzua, Vienako Unibertsitatea, Salzburgoko Unibertsitatea, Frantziako Risques et Développement, Sienako Unibertsitatearen Geoteknologia Zentroa, Genevako Unibertsitatea, Sistema Aplikatuen Analisirako Nazioarteko Institutua, Municheko Unibertsitate Teknikoko Paisaiaren plangintza eta kudeaketa estrategikoko Katedra, CREAFF, Agencenter, Oppland Konderriko Agintaritza eta Serchioko Arroaren Agintaritza.

Informazio gehiago
cofinance-h2020

Numéro 776681

Beste proiektu batzuk

opcc

KAPB2

Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) zuzentzen du KAPB2 proiektua, klima-aldaketaren efektuak mugatzea eta Pirinioaldea haren ondorioetara egokitzea helburu duena. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) koordinatzen…

Leer más

montclima - sudoe

Montclima

MONTCLIMA proiektuaren helburua hau da: klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloan tresna onenak edukitzea eta jardunbide egokienak erreplikatzea SUDOEko lurraldean (Europako hego-mendebaldeko Interreg V-B Lankidetzarako Programa)…

Leer más

Logo MIDMACC

Midmacc

LIFE MIDMACC proiektuaren helburu nagusia honako hau da: klima-aldaketarako egokitzapena sustatzea, erdi-mailako mendiko landaguneetan paisaia kudeatzeko hainbat aukera ezarriz, eta, aldi berean, garapen sozioekonomiko jasangarria sustatzea…

Leer más

gobern-andorra    region-nouvelle-aquitaine   gobierno-de-aragon    generalitat-de-catalunya  gobierno-vasco       gobierno-de-navarra