Interreg VI‑A Espainia‑Frantzia‑Andorra (POCTEFA 2021-2027) mugaz gaindiko Europako programa mugaldeko lurraldeen garapen jasangarria bultzatzeko sortu da, eta bere belaunaldiko seigarrena izango da lurralde horretan.

Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) Partzuergoak eskatu du horren kudeaketa, Interreg VI‑A Espainia‑Frantzia‑Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren kudeaketarako agintaritza den aldetik.

Interreg VI‑A Espainia‑Frantzia‑Andorra (POCTEFA 2021-2027) programa oraindik lantzen ari da, 2021ean, amaitutakoan, aurkeztu eta Europako Batzordeak oniritzia eman diezaion, Europako Kontseiluak eta Parlamentuak onartzen dutenean Europar Batasunaren 2021-2027ko kohesio-politikaren finantza- eta arau‑esparrua.

Programaren behin-behineko bertsioaren laburpena esteka honetatik deskargatu daiteke:  gaztelaniaz eta frantsesez.

Kontsulta publikoa egun honetara arte egongo da zabalik: 2021/03/04. Zure iruzkinak posta elektroniko bidez aurkez ditzakezu: contact@ctp.org

Halaber, 2021eko bigarren seihilekoan ere dokumentu kontsolidatuari buruzko kontsulta publiko bat argitaratuko da.