LIFE AT-CC PIRINEOS

«Nazioz gaindiko mendi-eremu erresiliente baterantz» laguntza teknikoko LIFE proiektuaren helburu nagusia da Pirinioetako klima-aldaketaren LIFE proiektu integratu bat lortzeko hautagaitza prestatzea. Hiru ekintza nagusi garatzen ditu:

  1. Parte-hartze prozesu bat garatzea Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia (EPiCC) osatu eta baliozkotzeko.
  2. Plan Operatibo bat eztabaidatu eta definitzeko prozesu bat garatzea, Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia ezarri ahal izateko.
  3. LIFE proiektu integratu baterako hautagaitza bat prestatzea, Plan Operatiboaren bidez Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia aplikatzea ahalbidetuko duena.

Proiektuak ia 158.000 euroko aurrekontua du, LIFE programak kofinantzatuta, eta 21 hilabeteko iraupena du; hots, 2021eko otsailetik 2022ko urrira arte. Bazkide onuradun bakarra Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoa da, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren bidez.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategiak sinergiak izango ditu eta koherentea izango da Pirinioetako Estrategiarekin.

LIFE AT-CC Pirineos proiektuak Europar Batasunaren LIFE programaren finantziazioa jaso du.

Beste proiektu batzuk

sudoe

Montclima

MONTCLIMA proiektuaren helburua hau da: klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloan tresna onenak edukitzea eta jardunbide egokienak erreplikatzea SUDOEko lurraldean (Europako hego-mendebaldeko Interreg V-B Lankidetzarako Programa)…

Gehiago irakurri

phusicos

Phusicos

PHUSICOS: «According to Nature»; proiektu mota horrek honakoa frogatu asmo du: muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko arriskuak murrizteko, naturan oinarritutako eta inspiratutako konponbideak, batik…

Gehiago irakurri

midmacc

Midmacc

LIFE MIDMACC proiektuaren helburu nagusia honako hau da: klima-aldaketarako egokitzapena sustatzea, erdi-mailako mendiko landaguneetan paisaia kudeatzeko hainbat aukera ezarriz, eta, aldi berean…

Gehiago irakurri