41 OSOKO KONTSEILUA

Osoko Kontseilua Pirinioetako Lan Elkarteko lurraldeetako presidenteen urteko bilera da. Osoko Bilkuran PLEko Partzuergoaren ildo estrategikoak eta politikoak adosten dira, Batzorde Betearazleak egindako proposamenetan oinarrituta. Orientabide horiek urtero jasotzen dira “Presidenteen adierazpen komuna” izeneko dokumentu batean, Osoko Bilkuraren ekitaldian sinatzen dena. 2023ko azaroaren 27an PLEren 41 Osoko Kontseilua egingo da Madariaga Dorrearen Auditorioan (Busturia, Bizkaia). Ekitaldi horretan, PLEko presidentzia Euskaditik Okzitaniara eskualdatzeko ekitaldia egingo da 2023-2025 aldirako.

PLEREN 41. OSOKO KONTSEILUARI BURUZKO INFORMAZIOA

Iñigo Urkullu Renteria, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Pirinioetako Lan Elkarteko presidenteak, honako hau deitu du:

41 Osoko Kontseilua

2023ko azaroaren 27a, astelehena

Madariaga Dorrearen Auditorioa (Busturia, Bizkaia).

PLEko osoko kontseiluaren agenda 2023

PLEko 41 Osoko Kontseiluaren behin-behineko programa eta inskripzio-formularioa