Lurralde Lankidetzako Europako Talde honek (LLET) Huescako probintzia eta Pirinio Atlantikoetako eta Pirinio Garaietako departamentuak lotzen ditu 2020ko urritik.

Pyrénées-Pirineos taldeak mugaz gaindiko lankidetzan esperientzia handiko hiru erakunde biltzen ditu: Espacio Portalet LLETa, Bielsa-Aragnouet Tunelaren Partzuergoa eta HP-HP LLETa. Hasierako bi urteetan Michel Pélieuk zuzenduko du, Pirinio Garaietako departamentuko gaur egungo presidenteak.

Taldeko erakunde bakoitzak zenbait zeregin izango ditu. Hala, Pirineos-Pyrénées taldeak lau ardatz hauetan lan egingo du:

  • Mugaz gaindiko azpiegiturak eta mugikortasuna, Pirinioetako eta inguruetako mendi‑oinetako eremuan mugikortasunaren garapenean eta mugaz gaindiko igarobideen kudeaketa jasangarrian laguntzeko.
  • Turismoa, nazioartean Pirinioak helmuga turistiko gisa bultzatzeko, eta mugaz gaindiko produktuak eta zerbitzuak merkaturatzen laguntzeko.
  • Lurralde-garapena, mendialdeko lurraldeetako tokiko garapena sustatzeko (tokiko ekoizpena, zirkuitu laburrak, zerbitzuen eskuragarritasuna, populazioa atxikitzea lurraldean, kultura).
  • Berrikuntza eta trantsizioa, lurraldeari laguntzeko trantsizio teknologiko, klimatiko, ekonomiko eta sozialetan.

LLET berri hau Pirinioetako beste batzuei bilduko zaie; hauei, besteak beste: Akitania Berria‑Euskadi‑Nafarroa Euroeskualdea (ABEN) eta Pirinioak‑Mediterraneoa Euroeskualdea.

Informazio gehiago: