Europako Mugako Eskualdeen Elkarteak (AEBR) b-solutions ekimenaren laugarren proposamen-deialdia abiarazi du, Europako Batzordearen Eskualdeen Zuzendaritzaren izenean. AEBRk muga inguruko lankidetza hobetzeko egiten du lan, proiektu eta ekimenei babesa emanda.

Ekimen horien artean dago b-solutions, Europako Batzordeak 2017ko irailean abian jarritakoa. Haren helburua da muga inguruko lankidetza oztopatzen duten arazo juridiko eta administratiboak gainditzea.

Laugarren deialdi honi esker, erakunde eta organismo publikoek aukera izango dute oztopo horiei buruzko akonpainamendua eta gomendio espezializatuak jasotzeko.

Lehen bi deialdien emaitzetan oinarritutako liburuxka bat argitaratu da, oztopoen 43 adibide eta horiek gainditzeko zenbait neurri jasotzen dituena.

Laugarren eta azken deialdi honetarako hautagaitzak aurkezteko azken eguna 2021eko martxoaren 11 da. Bi informazio-saio egingo dira b-solutions proiektuaren lantaldearekin, ingelesez, hautagaitzei buruzko galdera guztiei erantzuteko:

  • 2021eko otsailaren 2an, 12:00etan
  • 2021eko otsailaren 18an, 12:00etan

Informazio gehiago: