Pirinioetako Estrategia 2024ra arteko ekintza-plan bat da, eta eboluzionatu dezake eta errealitate berrietara egokitu daiteke, asmo horrekin sortu baitzen. Pirinioetako Lan Elkarteak gaur egun zein egoeratan dagoen azaldu nahi izan du, eta, dokumentu batean, plana onartu zenez geroztik egin diren ekintzak eta aktibo dauden lantaldeak laburbildu ditu.

Gaur egun, bost lantalde daude aktibo eta bi garapenean. Dozenaka aldiz bildu dira jada, hainbat esparrutan jarduteko lehentasunak zehazteko. 2019az geroztik, hiru proiektu programatu dira Pirinioetako Estrategiaren esparruan: OPCC ADAPYR, LIFE AT CC eta ERASMUS+ Pyrenean Youth.

PLE 2018ko azaroaz geroztik ari da Pirinioetako Estrategia garatzen. Pirinioetako lurraldea garatzeko lehentasunezko gaiak eta horiei aurre egiteko beharrezko ekintzak biltzen dira planean. Pirinioetako Estrategiaren helburu nagusia da Pirinioetan bizi diren pertsonen bizitza hobetzea.

Hemen eskura daiteke «Pirinioetako Estrategia, aurrera» dokumentuaren 2020ko abenduaren bertsioa.