sail of papenburg

Pirinioetako Lan Elkartea 1983tik egiten ari den mugaz gaindiko lanagatik saritu dute, baina baita azken hilabeteetan Pirinioetako mugan COVID-19aren ondorio suntsitzaileak arintzeko neurrien diseinuan jokatu duen rolagatik ere. Duela urte batzuetatik, gainera, PLEk Pirinioetako Estrategia jarri du martxan, Pirinioetako lurraldearen garapenerako lehentasunak finkatzeko eta bertako biztanleen bizimodua hobetzeko ekintza-plana, 2018tik 2024ra bitartekoa.

Sail of Papenburg sariaren bidez, 2002tik mugaz gaindiko lankidetzaren esparruan ekintza eredugarriak egiten dituzten Europa osoko erakundeak aintzatesten dira. Europako Eskualde Mugakideen Elkarteak (ARFE) antolatu eta ematen du. Elkarte hori 1971n sortu zuten Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europako mugaz gaindiko lankidetza abiatu eta, hala, muga nazionaletan zehar herritarren integrazioa indartu zuten lehenengo eskualde mugakideek. Gaur egun, Europar Batasuneko eta ondoko herrialdeetako 100 bat kide ditu.

PLEko gaur egungo idazkari nagusiaren arabera, «Pirinioetako Lan Elkartearentzat ohorea da bere zereginagatik aintzatetsia izatea halako urte konplikatuan. Mugaz gaindiko eta mendiko lurraldea izanik, herritarren ongizatea eta ondoko lurraldearen ezaugarri sozial, kultural, linguistiko eta ekonomikoak balioestea elkarrekiko konfiantza-iturri bihurtuko dituen susperraldi-eredu bat defendatzen dugu. Lankidetzaren bidez bakarrik lortuko dugu pandemia global honen ondorio suntsitzaileak gainditzea. Martxan jarri dugun Pirinioetako Estrategiak garbi erakusten du PLEk teoria praktikaren bidez frogatzen duela».

Sariak eredugarritzat jo daitezkeen mugaz gaindiko lankidetzaren esparruko programa, estrategia, proiektu eta ekintza bikainak ohoratzen ditu. Era berean, eskualde mugakideak eta mugaz gaindikoak motibatzen saiatzen da, Europa osoko nazioen artean mugetan elkar-ulertze hobea eta harreman hobeak izan daitezen aktiboki lagundu dezaten.

  1. urteko sariaren goiburua honako hau zen: COVID-19 – mugen berrirekitzea. Neurri eta irtenbide bateratuak eskualde mugakideetan.