taller-pirineo-circular

Pirinioetako Lan Elkarteak, Mataróko teknocampusaren laguntzarekin, lehen «Pirinio Zirkularra» tailerra antolatu zuen iragan azaroaren 25ean. Eredu ekonomiko zirkular eta jasangarriago baterantz egiteko Pirinioetako eragileen lehen topaketa gisa diseinatu zen bilkura.

Topaketak zenbait helburu zituen: ekonomia zirkularrak Pirinioetan duen potentzialaren inguruko ikuspegi bateratu bat sortzea, ekimenak partekatzea, sinergiak indartzea, hausnarketak aurkeztea eta Pirinioetako ekonomia zirkularraren sare baten sorrera sustatzea.

PLE osatzen duten zazpi lurraldeetako 40 parte-hartzaile baino gehiago eta 12 hizlari izan genituen, eta azken horiek zenbait gairen inguruko beren ikuspuntuak azaldu zituzten: eraikuntza, diseinua, hondakinen kudeaketa, turismoa, lehen sektorea edo prestakuntza, besteak beste.

Parte hartzeko dinamiketan, parte-hartzaileek nabarmendu zuten zer garrantzitsua den ezagutza partekatzea, elkarlanean aritzea eta ikuspuntu guztien inguruan ikastea Pirinioetako ekonomia zirkularraren garapen hori landu ahal izateko.

PLEk ekonomia zirkularreko sare bat sustatzen jarraituko du 2021ean eta, aurreikusten denez, tailer tematikoak antolatuko dira lurraldearen adierazgarri diren zenbait balio-katerentzat. Informazio gehiago izango duzue aurki webgune honetan bertan.

Informazio gehiago: