recuperacion-covid19

2020ko ekainean, COVID-19aren pandemiak sortutako egoeraren aurrean, PLEren presidentetzak «PLEren lurraldeen susperraldi sozioekonomikorako prestaketa» izeneko ekimena abiatu zuen.

Pandemiaren ondorioek PLEren jarduera egokitzera behartzen dute, mugaz gaindiko lankidetzan eta mendiko lurraldeetan sortutako osasun eta ekonomia arloko erronkei eta soziosanitarioei modu bateratuan aurre egiteko. Hala, COVID-19 lantaldea eratu eta galdetegi bat egitea bultzatu zen. Galdetegi horren bidez, lurralde bakoitzak Pirinioetako mugaz gaindiko lankidetzaren esparruko oztopoak eta jardunbide egokiak identifikatu ditu.

Emaitza nagusiak honako hauek izan dira:

  • Klima-aldaketaren aurkako borroka, Pirinioetako susperraldi sozioekonomikorako planeko zeharkako eta funtsezko elementu gisa.
  • Mugaz gaindiko lankidetzarako oztopoak kentzea, lurraldearen sustapen eta erakarpenerako eredu bat bultzatzeko.
  • Mugaz gaindiko lurraldea interkonektatzea eta Pirinioak herritarrentzako eremu irisgarri bihurtzea.
  • Bizikidetza eta kudeaketa efizienteko espazio izan dadila muga: koordinazioa erraztea eta lurralde-entitateek mugaz gaindiko gobernamenduan duten rola sustatzea.

Emaitza horiei esker, gaur egungo egoeratik abiatuta, epe ertain eta luzerako agertokiak eta ekintza bateratuetarako proposamenak proiektatuko dira, PLEren Pirinioetako Batzarrak 2018ko azaroan onartutako Pirinioetako Estrategia 2018-2024ren esparruan.

PLEk, mugaz gaindiko eta mendiko lurraldea izanik, herritarren ongizatea eta ondoko lurraldearen bereizgarri sozial, kultural, linguistiko eta ekonomikoak baloratzea elkarrekiko konfiantza-iturri bihurtuko dituen susperraldi-eredu bat behar du, mugaz gaindiko edozein lankidetzak arrakasta izateko aurrebaldintza baita.

Deskarga ezazu hemen (dokumentua gaztelaniaz):