cand-Erasmus+

Europako Batzordeak onartu egin du Pirinioetako Lan Elkarteak Erasmus+ programan aurkeztutako hautagaitza, lehen Gazteriaren Foro Transpiriniotarra antolatzeko. Hautagaitzak Pyrenean Youth dauka izena, eta helburu du Pirinioetako bi aldeetako gazteak harremanetan jarri ahal izatea eta beren behar komunei buruz eztabaidatzea, gero, beren ordezkari politikoei helarazteko.

Pyrenean Youth PLEren 2018-2024ko Pirinioetako Estrategiaren baitan eratutako Gazteria Lantaldearen ekimen bat da.

gtjuventud-jeunesse

PLEren zazpi lurraldeetako gazteria-sailetako langileak buru-belarri aritu dira lanean ekimen hau abiarazteko. Aurreikusten denez, Pirinioetako gazteen lehen topaketa presentziala 2021eko udaberrian egingo da.

PLEren 2020ko Osoko Bilkuran gazteria-lantaldeak lehen Gazteriaren Foro Transpiriniotarra antolatzeko bide-orriaren berri eman zuen, eta dirulaguntza honekin proiektua egia bihurtzetik are gertuago gaude.

Informazio gehiago: