xavi-garcia-unsplash

«Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) aitzindaria izan zen martxan jarri zenean Europako mugaz haraindiko lankidetzaren alorrean eta orain, pandemiaren erdian, erakutsi du ezinbestekoa dela, gauza izan baita bere proiektuak COVID-19aren ondoko munduari egokitzeko».

Horrelaxe hasten da EFE berri-agentziak iragan abenduaren 10ean EURO EFE atalean argitaratutako artikulua. Erreportaje horretan Pirinioetako Lan Elkartearen historia eta lan egiteko moduaren berri ematen da, eta arreta berezia eskaintzen zaio CTP pandemiaren aurrean egokitzeko moduari edo etorkizuneko erronkei, hala nola mugaz gaindiko langileentzako estatutu bat sortzeari edo konektagarritasun fisiko eta birtuala hobetzeari.

Argitalpen hori «Historias Transfronterizas de Cohesión Europea» (Mugaz gaindiko Europako kohesioaren istorioak) seriearen parte da, eta hemen irakur daiteke (gaztelaniaz).