Pirinioetako Lan Elkartearen Batzorde Betearazleak ekonomia zirkularrari buruzko lantalde bat martxan jartzea onetsi du. PLEren zazpi lurraldeak ordezkatuko dituzten adituek osatuko dute lantaldea, eta PLEk bere Pirinioetako Estrategian (2018-2024) ezartzen dituen helburuen artean sartzen da.

Europako Parlamentuaren arabera, baliabideak orain arte bezala ustiatzen jarraitzen badugu, 2050. urtean Lurra bezalako hiru planetaren baliabideak beharko ditugu. Baliabideak mugatuak direnez eta klima-arazoak daudenez, bestelako ekonomia bat behar dugu 2050. urterako: karbonoan neutroa, jasangarria, toxikorik gabea eta erabat zirkularra.

Egungo krisiak agerian jarri ditu baliabideen eta balio-kateen ahultasunak, eta eragin handia izan du bai ETEetan, bai industrian. Ekonomia zirkularrari esker, CO2 emisioak murriztu egingo dira, eta, aldi berean, hazkunde ekonomikoa sustatuko da, eta lan-aukerak sortuko dira.

Hala, PLEk martxan jarri duen ekonomia zirkularreko lantalde berria bat dator Europar Batasunak 2050. urterako lortu nahi duen neutraltasun klimatikoarekin, bai eta Ekonomia Zirkularreko Ekintza Planarekin ere. Ekintza-plana hondakinak prebenitzera eta kudeatzera dago zuzenduta, eta Europar Batasunak arlo honetan hazkundea, lehiakortasuna eta lidergoa lortzea du helburu.

Informazio gehiago: