Martxoaren 23an (asteartea), POCTEFA programako eta Pirinioetako Lan Elkarteko zenbait kide Pauko Unibertsitateko Geografiako ikasleekin bildu ziren.

Helburua zen hobeto ezagutaraztea Europaren kohesiorako eta mugaz gaindiko lurralde baten aukera profesionaletarako funtsezkoa den erakunde bat. Ikasleek programaren misioen berri izan zuten, bai eta bere kudeaketa-agintarien, jardueren eta antolamenduen berri ere. PLEren zuzendari Jean-Louis Vallsek nabarmendu zuenez, gazteek –«Europaren etorkizuna» direnez– lankidetzaren arloan aritu beharra dute.

Gainera PLEren Pirinioetako Estrategia eta Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren ekintzak aurkeztu ziren, bai eta POCTEFA programa ere.

Bi orduz egon ziren hartu-emanean, eta ikasleek galderak egin zituzten eta hainbat gai jorratu zituzten; tartean, krisi sanitarioaren ondorioz sortutako oztopoak.