DiaInternacionalMujer

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Pirinioetako Lan Elkarteak infografia bat egin du, bere jarduerarekin lotutako zenbait taldetan generoak nola dauden ordezkatuta azaltzeko.

Nazio Batuek 2021eko nazioarteko egun horretarako hautatutako gaia «Emakumezko liderrak: lor dezagun berdintasunezko etorkizun bat COVID-19aren munduan» da. Mundu osoko emakumeek eta neskek berdintasunezkoagoa den etorkizun bat eta COVID-19aren pandemiatik zer-nola suspertu definitzeko orduan egiten dituzten ahaleginak goraipatzen ditu, dauden gabeziak nabarmentzeaz gain.

«Emakumeek bizitzako eremu guztietan parte hartzen badute eta lider badira, erabat eta modu efektiboan, mundu osorako aurrerapena lortuko da», diote Nazio Batuetatik. Nolanahi ere, oraindik ere emakumeak ez daude nahiko ordezkatuta bizitza publikoan eta erabakiak hartzen diren tokietan, Nazio Batuen idazkari nagusiaren azken txostenean islatzen den bezala. Emakumeak estatuburu edo gobernuburu dira 22 herrialdetan, eta parlamentari nazionalen % 24,9 baino ez dira emakumeak. Egungo aurrerapenaren erritmoan, gizonezko eta emakumezko gobernu-liderren arteko genero-berdintasuna 130 urte berandutuko da.

 

Informazio gehiago: