christian-lue-unsplash

Europako Eskualdeen Batzordeak, mugaldeko herritarren Europako Aliantzako kideekin elkarlanean (horren kide da CTP 2019az geroztik), kontsulta publiko bat egin du mugaz gaindiko lankidetzaren etorkizunari buruz.

Kontsulta horren emaitzatan oinarrituko da 2050era arteko Mugaz Gaindiko Lankidetzaren Etorkizunaren buruzko Ebazpena, eta berau izango da Europako Batzordeak eta Parlamentuak 2019aren amaieran aurkeztutako Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzia egitasmoari egingo zaion ekarpena.

Inkestako emaitzekin onduko den ebazpenak helburu jakin batzuei helduko die, 2050era begira; alegia, mugaz gaindiko lankidetzarako oztopoak kentzea eta mugaldeko herritar europarren bizitza hobetzea.

Kontsulta hemen dago eskura Europar Batasuneko hizkuntza ofizial guztietan, eta hala egongo da martxoaren 14ra arte.