PLEren adierazpena, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak mugaz gaindiko testuinguru batean oztopo juridikoak eta administratiboak gainditzeko mekanismo bati buruz egindako erregelamendu-proposamenari buruzkoa.

2021eko martxoaren 15ean, Frantziaren eta Espainiaren arteko 26. goi-bilera egin zen Montaubanen. Horren harira, bada, PLEk adierazpen bat bidali die Espainiako Gobernuaren Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministro Arancha González Layari eta Frantziako Errepublikaren Kanpo Arazoetako ministro Jean-Yves Le Driani: PLEren adierazpena, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak mugaz gaindiko testuinguru batean oztopo juridikoak eta administratiboak gainditzeko mekanismo bati buruz egindako erregelamendu‑proposamenaren aldekoa (Gaztelaniazko eta frantsesezko dokumentuetarako esteka).

Gutun horietan, PLEk Espainia eta Frantzia estatu kideak interpelatzen ditu, mugaz gaindiko lankidetza sustatzeko eta sakon lantzeko mekanismo horren interesari buruz.