oferta-empleo

Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoak hautaketa-prozesu berri bat ireki du; hain zuzen ere, finantzetako eta jurisprudentziako teknikari baten bila dabil. Lanpostuko zereginak hauek izango dira: PLEren Partzuergoaren ekonomia-, finantza-, aurrekontu- eta kontabilitate‑kudeaketak egitea; laguntza juridikoa ematea, kontratazio publikoaren arloan; eta PLEren sistema informatikoen segurtasunaren ardura izatea, kanpo-laguntzarekin.

Lanpostu finko bat da, eta PLEren Partzuergoak Jakan (Huesca) dituen bulegoak izango dira egoitza.

Lanpostuaren deskribapen xehatua, eskatzen diren kualifikazioak, hautaketa-irizpideak, soldata eta bestelako baldintzak hemen kontsulta daitezke.

Hautagaitzak –2021eko maiatzaren 11ko Ebazpenean zehaztutako baldintzak bete behar dituzte– Partzuergoko zuzendariari zuzendu behar zaizkio, posta elektroniko bidez (contact@ctp.org), 2021eko ekainaren 1eko 23:59ak baino lehen, eskatutako dokumentazio guztia barne.