EUregionsweek

Pirinioetako Lan Elkarteak tailer bat antolatu du, EUSALP estrategiarekin eta Europako Batzordearekin elkarlanean, Eskualdeen eta Hirien Europako Astean (EU Regions Week), eta gazteek mugaz gaindiko lurraldeetan duten egitekoan oinarrituko da. Bigarren urtez jarraian, EU Regions Week online izango da. Tailer honetan Alpeetako eta beste lurralde menditsu batzuetako gazteek parte hartuko dute. Aurki iragarriko dira tailerraren eguna eta ordutegia.

Pandemiak bereziki eragin die gazteei, eta, gainera, beren iritzia ez da beti kontuan hartzen. COVID-19ak eragindako krisian arduragabetsuak izan direla edo solidaritaterik izan ez dutela leporatu diete, bidegabeki, Europa osoko gazteei. Baina, herritar guztien antzera, gauza asko sakrifikatu dituzte. Europaren etorkizunaz ari garenean, ezinbestekoa da beraien iritzia entzutea eta egiten dituzten proposamenak aintzat hartzea.

Eskualdeen eta Hirien Europako Astea horretarako une aproposa da, Europako Batzordeak EBko kohesio-politikaren inguruan antolatzen duen urteko ekitaldirik garrantzitsuena baita. Duela 18 urtetik hona, Europako lurralde eta erakundeak biltzen ditu, ikaskuntza sustatzeko eta jardunbide egokiak partekatzeko. Hau da 2021eko Eskualdeen eta Hirien Europako Astearen leloa: «Elkarrekin susperraldiaren alde».

2021eko Eskualdeen eta Hirien Europako Asteko 586 kideetako bat da PLE, eta antolatuko duen tailerra mugaz gaindiko eta mendiko lurraldeetako gazteengan oinarrituko da.

Informazio gehiago: