encuesta-jovenes

Pirinioetako Lan Elkarteak, Akitania Berria eta Okzitania eskualdeekin, Andorrako printzerriarekin eta Euskadiko, Nafarroako, Aragoiko eta Kataluniako autonomia-erkidegoekin elkarlanean, galdetegi bat zabaldu zien joan den urtarrilean Pirinioetako gazte guztiei.

Galdetegiaren helburua zen Pirinioetako biztanle gazteei buruzko informazioa jasotzea, batik bat zer gai dauden bere kezka nagusien artean eta zer gaitan gustatuko litzaiekeen mugaz gaindiko lankidetza gehiago egotea.

550 erantzun baino gehiago jaso diren, eta, horien arabera, 10 pertsonatik 6k esan dute Pirinioetako kultura bat existitzen dela eta natura eta jasangarritasuna direla bere kezken artean dauden gaiak. Galdetegiari erantzun diotenek uste dute gai horiek batzen dituztela gehien Pirinioetako zazpi lurraldeak eta gustatuko litzaieke gai horietan egotea lurralde-lankidetza gehiago.

Gai sozialak (feminismoa, desparekotasunak, arrazismoa eta LGTBIQ+) lana, emantzipazioa eta osasuna eta medikuntza dira gazte horien kezken artean dauden beste gai batzuk.

Pirinioez Gaindiko Gazte Foroa Erasmus+ programak kofinantzatutako proiektu bat da, eta 2022aren amaierara arte garatuko da. Galdeketa publikoaren emaitzen txosten osoa hemen deskarga daiteke.