portal-cartografico

Mediterraneoko ardatzaren atari kartografikoa kontsultatzeko eskuragarri dago. Atariak uneko trenbide-azpiegiturei eta abian diren obra eta proiektuei buruzko oso informazio xehatua eta eguneratua, hiri, terminal eta geltokiei buruzko datu ugari eta adierazle sozioekonomikoak eta ingurumenekoak ditu.

Ataria Mediterraneoko Ardatzerako Gobernuaren Komisarioaren Bulegoak sortu du, eta erakunde askoren elkarlan estuaren emaitza da. Mugaz gaindiko alderdiari dagokionez, SNCF Réseau-k, POCTEFA TRAILS proiektuko kideek eta Okzitaniako Eskualdeak lagundu dute. Gainera, bulegoari buruzko dokumentazio osagarria ere badu (txostenak, urteko memoriak, abian diren obren argazkiak, infografiak, eta abar), bai eta erlazionatutako webguneetarako estekak ere.

PLEk, bere Pirinioetako Estrategian, lurralde konektatuago bat lortzeko mugikortasuna, konektagarritasuna eta irisgarritasuna hizpide dituen ardatz bat du, eta helburu du Pirinioetako biztanleen bizi-kalitatea hobetzea. Atari kartografiko hori tresna erabilgarri bat izango da azpiegitura, garraio eta komunikazioetako lantaldearentzat; talde hori, bada, lurraldeen arteko konektagarritasuna, mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko elkarrizketa sustatzeaz arduratzen da.

Informazio gehiago: