Jada hamahiru erakunde bildu dira Pirinioetako Lurzoruen Aliantzara (PLA). Aliantza sortu da Pirinioetako lurraldeetako politikak eta jarduketak harmonizatzeko, Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen (FAO) bidean. Hala, Pirinioetako Lurren Aliantzak lurzoruaren kontserbazioa eta kalitatea sustatuko du.

Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) 2020ko abenduan sortu zuen aliantza hau, eta, harrezkeroztik, hamahiru erakunde bildu dira bertara:

  • Kataluniako Institutu Kartografikoa eta Geologikoa
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP)
  • Orduñako Udala
  • Nekazaritzako Elikagaien Katearen Berrikuntza eta Jasangarritasunaren Institutua (NUP)
  • Tracasa Instrumental, Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa
  • Lleidako Unibertsitateko Nekazaritza Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoa
  • Leidako Unibertsitateko Ingurumeneko eta Lurzoruaren Zientzietako Saila
  • Lurzoruaren Zientzien Espainiako Elkartea
  • FORESPIR
  • Instituto Navarro de Tecnologías Agroalimentarias (INTIA),
  • Instituto Universitario de Investigación en Ciencias Ambientales de Aragón (IUCA),
  • Centre de Recerca Ecològica i Aplicacions Forestals (CREAF),
  • Grupo de investigación de protección del suelo del CREAF,
  • eta Pirinioetako Lan Elkartea

Apirilaren 12a Lurraren Nazioarteko Eguna da, eta PLEk egun horretan amaituko du Pirinioetako Lurzoruen Aliantzara (PLE) biltzeko kanpaina, eta, hala, aliantzak bere bideari ekingo dio.

Lurzorua baliabide natural mugatua dugu, eta ez da berritzen gizakiaren denbora-eskalaren barruan. FAOren kalkuluen arabera, gaur egunean munduko lurren % 46 degradatua daude, eta egoera horri buelta emateak ekintza koordinatua eta presazkoa eskatzen du. Ekintzen arrakasta ziurtatzeko, funtsezkoa izango da lurraldeek beren artean diagnostikorako tresnak trukatzea, estrategiak lantzea elkarrekin eta lurzoruak ere elkarrekin kudeatzea.

Nazioartean ere eratu da Lurzoruaren aldeko Munduko Aliantza, 2021ean, zeinak lurzoruak kontserbatzeko protokolo egokituak planteatzen dituen.

PLAko kide izateko interesa duten erakundeek bat egiteko dokumentua deskargatu dezakete eta, sinatuta, talde eragileari bidali (contact@ctp.org).