Europako Eskualdeen Lantaldeak mugaz gaindiko lankidetzaren etorkizunari buruzko konferentzia bat antolatu du; izan ere, garai zaila bizi du pandemiak eragindako krisiaren ondorioz. Jardunaldia uztailaren 5ean egin da, eta helburutzat izan du pandemiak mugaz gaindiko lankidetzan izandako eraginei buruz eztabaidatzea eta, bizitako esperientzietan oinarrituta, mugaz gaindiko lankidetzaren etorkizunari buruzko ebazpen eta eztabaida bana aurkeztea.

EBko estatu kideek bizilagunei kontsultatu gabe itxi zituzten mugak koronabirusaren krisiaren unerik txarrenetan, eta zenbait sektore ekonomiko egoera zailean jarri zituen horrek. Dena den, Europako herrien arteko elkartasuna ere utzi du agerian krisiak, eta frogatuta gelditu da beste behin Europako herritarrek mugaz gaindiko lankidetza nahi dutela.

Europako Eskualdeen Lantaldeak, iaz bildutako muga-eskualdeen iritzietan eta zenbait azterketatan oinarrituta, mugaz gaindiko lankidetzaren etorkizunari buruzko ebazpena onetsiko du uztaileko osoko bilkuran. Ebazpen horrek Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziarako ekarpen gisa balio izango du, eta proposamen zehatzak ere zirriborratuko ditu, batetik, mugaz gaindiko lankidetza indartzeko, eta bestetik, mugaz gaindiko lankidetzak eta muga-eskualdeetan bizi diren herritarrek oraingoa bezalako krisi baten horrenbesteko eraginik berriz pairatu ez dezaten ziurtatzeko.

Informazio gehiago: