bosque-mediterraneo-bruno-yamazaky

Irailaren 30ean (osteguna), Bartzelonan, Ikerketa Ekologikoaren eta Baso Aplikazioen Zentroak (CREAF) mintegi bat egingo du, PLE eta KAPB buru diren Montclima proiektuaren esparruan. Lehorteak Europako hego-mendebaldeko (SUDOE eremua) mendietako basoetan dituen inpaktuak kudeatzeko eta prebenitzeko estrategiak izango ditu ardatz jardunaldiak.

Mintegi tematikoaren helburua honako hau da: SUDOE eremuko mendietako basoetan lehortea prebenitzeko eta kudeatzeko jardunbide egokiei buruzko ezagutzak eta esperientziak partekatzea, arrisku klimatiko natural hori kudeatzeko eta prebenitzeko politika publikoetan laguntzeko. Montclima proiektuaren helburuak eta aurrerapenak aurkezteko aukera ere izango da.

Ekitaldian izena emateko epea zabalik dago eta Montclimaren webguneko honako formulario honen bitartez egin daiteke. Gaztelania, frantses eta portugeseko aldibereko interpretazio-zerbitzua eskainiko da.

Informazio gehiago: