Udataspace-national-cancer-institute

PLEko Osasuneko Lantaldeak, 2019an eratuak, Europako Batzordeak osasun-arloko datu eta zerbitzu digitalei buruz egin duen kontsulta, eta, zehazki, osasun-arloko datuen Europako gune bat sortzeari buruzkoa, modu bateratuan erantzuteko koordinazio-lana egin du. Osasun-arloko datuen Europako gune bat sortzeko behar den esparru juridikoaren diseinuan ikuspuntu posible guztiak kontuan hartzea bermatzeko, Europako Batzordeak pertsona eta alderdi interesdunei beren ikuspuntuak eta esperientziak partekatzea proposatu die.

Kontsultaren xedea osasun-arloko datuak eskuratzea eta trukatzea erraztea da, hori funtsezkoa delako datuak eskuragarriagoak, erabilgarriagoak eta lorgarriagoak izateko, baita osasunaren eta laguntzaren arloetan berrikuntza sustatzeko ere. Osasun-arloko datuak jaso, eskuratu eta erabiltzeak erronka zehatz batzuk sortzen ditu, bereziki, informazioa partekatzearen eta pertsonen interesak eta eskubideak zaintzearen arteko oreka egokia aurkitzeari dagokionez.

Pirinioetako zazpi lurraldeek osasun-arloko lankidetza sustatu eta Pirinioetako herritarren interesak bultzatzeko borondatea dutela berresten du Osasuneko Lantaldeak modu koordinatuan erantzuteak.