glenn-carstens-work

Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoak hautaketa-prozesu bat ireki du, LIFE Midmacc eta H2020 Phusicos proiektuak kudeatuko dituen pertsona bat kontratatzeko. Proiektuok Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren laguntzarekin gauzatzen dira.

Lanpostuaren deskribapen xehatua, eskatzen diren kualifikazioak, soldata, hautaketa-irizpideak eta bestelako baldintzak hemen kontsulta daitezke.

Hautagaitzak –webgune honetako gardentasunari buruzko atalean zehaztutako baldintzak bete behar dituzte– Partzuergoko zuzendariari zuzendu behar zaizkio, posta elektroniko bidez (contact@ctp.org), 2021eko ekainaren 30eko 23:59ak baino lehen, eskatutako dokumentazio guztia barne.