comisiones-juventud-eren-li

Pirinioez Gaindiko Gazte Foroa osatzen duten dozenaka gazteak gaikako batzordeetan antolatu dira, 2021eko urriko lehen asteburuan egitekoa den aurrez aurreko topaketa, PLE buru duen Erasmus+ proiektuaren esparrukoa, prestatzen hasteko.

Aukeratutako gaiak Pirinioetako 500 pertsonak baino gehiagok erantzundako inkesta batetik sortu dira eta honako hauek dira:

  • Lana eta emantzipazioa
  • Kultura, hizkuntzak eta identitatea
  • Turismoa eta mugikortasuna
  • Natura eta jasangarritasuna
  • Feminismoa, arrazakeria, LGTBIQ+ eskubideak eta bestelako gai sozialak

Batzorde horiek Pirinioetako zazpi lurraldeetatik etorritako gazteez osatuta daude, eta lurraldeek gai bakoitzean dituzten ahuleziak, mehatxuak, indarguneak eta aukerak identifikatzea da haien helburua.

Foroa osatzen duten gazteak beren ikerketen ondorioak Foroaren aurrez aurreko lehen topaketan aurkeztu eta eztabaidatzekoak dira. Ekitaldi horretan PLEko kide guztietako ordezkari politikoak izango dira eta ekitaldia bera Pirinioetako gazteek beren beharrak, aurrean dituzten oztopoak eta horiek gainditzeko ideiak azaltzeko topagunea izango da.

Gainera, Pirinioez Gaindiko Gazte Foroaren lehen topaketaren ondorioak PLEk antolatutako «Europe’s present and future: the contribution of Young people to cross-border territories» tailerrean ere aurkeztuko dira. Urriaren 13an egingo da tailer hori, Eskualdeen eta Hirien Europako Astearen esparruan.